Amagoia Gurrutxaga
Amagoia Gurrutxaga Uranga (Matxinbenta, 1971), kazetari, idazle, feminista eta kulturgile euskalduna da, Matxinbentan (Azpeitia) jaioa eta Zarautzen kokatua.
Amagoia Gurrutxaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Matxinbenta, 1971 (52/53 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Euskal prentsan lanean jardun du 1991tik, Argian lehenik, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian gero. Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkartearen koordinatzaile lanetan ari da 2021etik.[1]
Lanak
Hainbat libururen egilea da Amagoia Gurrutxaga:
- Zarauzko postalak. 36ko gerra (Zarauzko Udala, 2013)
- Zarauzko gutunak. 36ko gerra (Zarauzko Udala, 2017).
- Iturbide, igitai jolea (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2017)
- Enarak (Oñatiko Udala, 2019).
Lokatza podkasta zuzendu zuen 2021ean, Jakin aldizkariaren taldean, Lorea Agirre, Ainara Lasa eta Idurre Eskisabelekin batera.[2] Podkast hau EITBk banatu zuen bere plataforman, eta 2022an Espainiako Estatuko hizkuntza ko-ofizialen saileko podkast onenaren Ondas saria jaso zuen.[3]
Erreferentziak
- «Amagoia Gurrutxaga Uranga - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
- «LOKATZA podcasta» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
- (Gaztelaniaz) Premios Ondas. (2022-04-11). «Mejor Podcast Lengua Cooficial del Estado 2022» ONDAS DEL PODCAST (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.