Amagasaki
Amagasaki (japonieraz: 尼崎市 Amagasaki-shi) Japoniako Honshu uhartearen mendebaldean dagoen hiria da, Hyōgo prefeturako laugarren handiena. 2012ko erroldaren arabera 450.244 biztanle ditu.
Amagasaki 尼崎市 尼崎市 | |||
---|---|---|---|
core city of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Kansai Hyōgo | ||
Alkatea | Kazumi Inamura (en) | ||
Izen ofiziala | 尼崎市 | ||
Jatorrizko izena | 尼崎市 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 34°44′02″N 135°24′23″E | ||
Azalera | 49,77 km² | ||
Mugakideak | Itami (en) , Nishinomiya, Osaka eta Toyonaka | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 455.555 (2022ko azaroaren 1a) −3.280 (2021) | ||
Dentsitatea | 9.116,57 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1916ko apirilaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Augsburg eta Anshan | ||
http://www.city.amagasaki.hyogo.jp/ www.city.amagasaki.hyogo.jp |
Geografia
Prefeturaren hego-ekialdeko muturrean dago, Osaka prefeturarekin mugan eta Osaka hiritik oso gertu beraz. Osakako Badiari begira dagoen hiria da.
Historia
Edo Aroan Amagasaki gazteluak kontrolatzen zuen bere probintzia. Gaur egun gaztelu hau ez da existitzen. Hiria bera 1916ko apirilaren 1ean eratu zen eta populazio altuena 1971an izan zuen, 554.000 biztanle.
Ondasun nabarmenak
- Isagu santutegia
- Honkoji tenplua
Iruditegia
- Isagu santutegia.
- Ebisu santutegia.
- Honkoji tenplua.
Hiritar ezagunak
- Kamui Kobayashi (1986- ), Formula 1 gidaria.
Kanpo estekak
- (Japonieraz)(Ingelesez) Amagasakiko webgune ofiziala
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.