Amado Nervo
Amado Nervo (Tepic, Mexiko, 1870eko abuztuaren 27a - Montevideo, Uruguai, 1919ko maiatzaren 24a) Mexikoko idazle modernista izan zen. Kazetaritza, saiakera, kronika, eleberria eta, batez ere, olerkiak idatzi zituen.
Amado Nervo | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Amado Negro Ruiz de Nervo y Ordaz | ||
Jaiotza | Tepic, 1870eko abuztuaren 27a | ||
Herrialdea | Mexiko | ||
Heriotza | Montevideo, 1919ko maiatzaren 24a (48 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | diplomazialaria, kazetaria, Peruvian nationality law (en) , Nate Ruess (en) eta idazlea | ||
Kidetza | Academia Mexicana de la Lengua | ||
Genero artistikoa | olerkigintza | ||
Biografia
1900ean, Europara iritsi zen kazetari gisa eta Crónicas de viaje ("Bidazti-kronikak") idatzi zuen; Parisen bizi zela Rubén Darío ezagutu zuen, haren eta garai hartako frantziar idazleen eragina izan zuen, eta Poemas (1901) olerki-liburua argitaratu zuen han.
Mexikora itzuli zenean, Lira heroica (1902, "Lira heroikoa"), Las voces (1904, "Ahotsak"), Los jardines interiores (1905, "Barruko lorategiak") olerki-liburuak idatzi zituen. Mexikoko enbaxadore izan zen, eta Espainian bizi izan zen 1914 arte. 1918tik 1919ra, gobernuak Argentinara eta Uruguaira bidali zuen enbaxadore gisa. Haren beste idazlan batzuk: Místicas (1897, "Mistikak"); Perlas negras (1899, "Perla beltzak"); Elevación (1917, "Goratzea"); Plenitud (1918, "Betetasuna"); El estanque de los lotos (1919, "Lotoen urmaela"); El arquero divino (1922, "Jainkotiar arkularia").
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.