Amañako geltokia
Amaña Euskotrenen E1 (Bilbo-Donostia) lineari, eta horren azpi-linea diren 1D (Durangaldea) eta 1T (Tranbia) lineei dagokien lurpeko tren geralekua da, Eibar udalerriko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. Amaña-Ardantza trenbide tartearen bikoizketa eta estaltze-lanak bukatzearekin batera jarri zen martxan, 2015eko urriaren 24an, 2012. urte amaieratik itxita egon ondoren,[1] eta Mugi sistemaren 4. tarifa-gunearen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 5. tarifa-gunearen barruan dago.
Amaña | ||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||
Kokapena | ||||||||||||||||||||||
Helbidea | Tiburzio Anitua kalea, 1; 20600 | |||||||||||||||||||||
Udalerria | Eibar, Gipuzkoa | |||||||||||||||||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||||||||||||||||
Gunea | 4. gunea (Mugi) 5. gunea (BGP) | |||||||||||||||||||||
Irekiera | 2015eko urriaren 24a | |||||||||||||||||||||
Itxiera | 2012ko azaroaren 19a | |||||||||||||||||||||
Irisgarria | ||||||||||||||||||||||
Zerbitzuak | ||||||||||||||||||||||
Aldageltokia | ||||||||||||||||||||||
Nasak | 1 | |||||||||||||||||||||
Trenbideak | 2 | |||||||||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||||||||||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Donostia Bilbo ↔ Elgoibar Ermua ↔ Eibar | |||||||||||||||||||||
Bizkaibus | A3912 Bilbo - Ermua - Eibar |
Bilbo-Donostia trenbidearen barne, geralekuan eskualdeko zerbitzuak eskaintzen dira Bilboko Matiko eta Donostiako Amarako geltokien artean (E1 linea), eta Matiko eta Elgoibarko geltokien artean ere (1D linea). Zerbitzu horiez gain tranbia ezizenez ezagutzen den Ermua eta Eibar elkarlotzen dituen hiriarteko maiztasun altuko zerbitzua ere jasotzen du, (1T linea).
Sarbideak
Geralekuak Tiburzio Anitua kalean du sarbidea, eskailera zein igogailuz.
- Tiburzio Anitua kalea, 1
Geraleku berriaren lanak
Geralekua
Geraleku berria Amaña-Ardantza tartean trenbidea bikoizteko eta hirigunea egokitzeko proiektuaren barruan eraiki zen. Trenbidea 650 metro luzeran bizkoiztu, estali eta tarte horren mendebaldeko muturrean geltoki berria eraiki zen, geraleku zaharra zegoen lekutik gertu. Geraleku berriak 82 metro luze den nasa zentrala du eta erabat irisgarria da, eskaileraz gain sarbidea ahalmen handiko igogailuz hornituta baitago. Eskaileretatik egiten den sarbidea geltokiaren ezaugarria den fosterito egiturarekin errematatzen da. Gainera, geralekuak gela teknikoak eta behar bezala kudeatzeko beharrezkoa den ekipamenduak ditu.[2]
Urbanizazioa
Obraren lehen faseetan eraitsi ziren egiturak eta bideak berriro eraikitzeko egin ziren hitzarmenaren ondorioz, trenbidearen gaineko espazioa urbanizatu zen, inguru horretan 8.500 metro koadroko espazio publiko berriak irekiz. Tiburzio Anitua eta Legarre kaleen artean pasealekua sortu zen, bidegorria ere duena, eta Ardantzako geltokiaren gainean eta Amaña eta Unibertsitatearen artean daudenei jarraipena ematen dietena. Torrekua anbulatorio inguruan eta El Corte Ingléseko biribilgunean parke berriak sortu ziren, eta errepide-sarea berritu zen. Hala, Amaña eta Eibarko erdigunea oinezkoentzako ibilbide handi baten bidez lotuta daude, biribilgune berria dago martxan eta Amaña kaletik irteera zuzena egiten dute ibilgailuek. Gainera, Eibar erdialdetik datorren trafikoak zuzeneko lurrazpiko errepidea du Ermurako noranzkoan.
Egitura berriak eraiki ahal izateko beharrezkoa izan zen aurretik zeuden bideak eta egiturak eraistea, horien artean azpimarratzekoak izan ziren scalextric eta Arrateko bide-zubia. Lan horietako gehienak gauez egin ziren, trenen trafikoa moztu behar ez izateko.
Lanok hiru urtez iraun zuten, 2012ko ekainetik 2015eko urria bitartean,[3] eta inbertsioa 16,5 milioi eurokoa izan zen.[2]
Ermua-Eibar tartea
Euskal Trenbide Sareak Bilbo-Donostia trenbidearen barruan dagoen Ermua-Eibar tartean hainbat lan gauzatu ditu azken urteotan, eta horien artean hurrengoak daude:
2006an Ermuan Izelaietako pasonibela ezabatzeko lanak hasi ziren, eta 2007ko abenduaren 11n lanei amaiera eman zitzaien.[4]
2008ko abenduan San Lorentzo-Unibertsitatea trenbide tartearen lanak hasi ziren, 800 metro luzeko trenbide bikoizketa egiteari ekinez, eta horrekin batera Olarreagako pasonibela ezabatu eta Unibertsitatea-Eibar geltokian moldaketak eginez, 6,7 milioi euroko inbertsioaz. 2010eko abenduaren 1.an tarte honetako lanak amaitu ziren.[5]
2011ko abenduan Karakateko baztertzegunea martxan jarri zen.
2010eko udazkenean Txarakua-Azitain tartean 775 metrotan trenbidea bikoizteko, Txarakuako pasonibela kentzeko, Eibarko geltokia zaharberritu eta geltokiko pasonibela ezeztatzeko, eta Azitaingo geltokia birkokatzeko lanak hasi ziren.[6] Lan hauek 2012ko irailaren 7an amaitu ziren.[7]
2012ko ekainean Amaña-Ardantza tarteko lanak hasi ziren, 650 metro luzeko trenbide bikoizketa eta estaltzea eginez eta lurpean Amaña eta Ardantzako geltokiak eraikiz, geltoki zaharrak ordeztuz. Lanok 2015eko urriaren 24an amaitu ziren.[8]
2012ko uztailaren 2tik Ermuko geltoki berria eraikitzen ari da, eta hau martxan jartzearekin batera Oletxeko pasonibela kenduko da. Lanok 2019ko urtarrilerako amaitzea aurreikusten da.[9]
Loturak
Geralekuaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duen autobus geralekua dago. Hurrengo lineak geralekutik pasatzen dira:
Amaña |
A3912 Eibar - Ermua - Durango - Lemoa - Galdakao Ospitalea - Bilbo |
Erreferentziak
- El correo. «El inicio de las obras del desdoblamiento Amaña-Ardanza se adelanta a este mes» (Noiz kontsultatua: 2015-10-24).
- Irekia. «Lehendakariak Amaña-Eibar tren-azpiegitura berriak bisitatu ditu, baita espazio publiko berriak ere» (Noiz kontsultatua: 2015-10-24).
- (Gaztelaniaz) «Desdoblamiento y cubrición del tramo Amaña - Ardanza de la línea férrea Bilbao - Donostia | Obras Especiales» www.obrasespeciales.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
- «La consejera de Transportes inaugurará el martes el vial de Abeletxe. El Correo» www.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
- El Diario Vasco. «El desdoblamiento más difícil» (Noiz kontsultatua: 2013-01-28).
- Euskal Trenbide Sarea. «Euskal Trenbide Sarea 2012ko Txostena», 18 or. (Noiz kontsultatua: 2017-02-02).
- Eusko Jaurlaritza Irekia. «Eibarko eta Azitaingo geltoki berriak eta Txarakua-Azitain zatiaren desbideraketa zerbitzua eskaintzen hasi dira» (Noiz kontsultatua: 2013-03-10).
- Irekia Eusko Jaurlaritza. «Lehendakariak Amaña-Eibar tren-azpiegitura berriak bisitatu ditu, baita espazio publiko berriak ere» (Noiz kontsultatua: 2015-10-24).
- (Gaztelaniaz) «Colocada la cubierta de la futura estación del tren en Ermua. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).