Amílcar Cabral
Amílcar Lopes da Costa Cabral (Bafatá, Ginea Portugesa, 1924ko irailaren 12a - Konakry, 1973ko urtarrilaren 20a) gineabissautar politikaria izan zen, Afrikak XX. mendean eman zuen iraultzaile nagusietakoa.
Amílcar Cabral | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Amílcar Lopes da Costa Cabral |
Jaiotza | Bafatá, 1924ko irailaren 12a |
Herrialdea | Portugal Q25423356 |
Heriotza | Tsévié (en) eta Konakry, 1973ko urtarrilaren 20a (48 urte) |
Hobiratze lekua | Fortaleza de São José da Amura (en) |
Heriotza modua | Exekuzio estrajudiziala |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Technical University of Lisbon (en) Institute for African Studies (en) |
Hizkuntzak | portugesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, agronomia-ingeniaria, ingeniaria, idazlea, agronomoa, politologoa eta poeta |
Lantokia(k) | Casa dos Estudantes do Império (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | anticolonialism (en) |
Izengoitia(k) | Abel Djassi |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | African Party for the Independence of Guinea and Cape Verde (en) Angolaren Askapenerako Herri Mugimendua |
Bizitza
Amílcar Cabral Bafatán jaio zen, Portugalen mendeko Ginean, 1924ko irailaren 12an. Laborantza ingeniaritza ikasi zuen Lisboan, eta sorterrian eta Angolan egin zuen lan. 1956an, Ginea eta Cabo Verderen Independentziarako Afrikako Alderdia (PAIGC) sortu zuen. Borroka armatuaren aldeko izan zen, portugaldarren eta kolonialismoaren aurkako auziari irtenbidea emateko.
1963tik aurrera, lurralde askatuak antolatzen hasi zen Ginea Portugesean. Teorialari eta politikari argia, Afrikako zapalduen ahotsa eraman zuen nazioarteko batzar nagusi guztietara (NBE, Habanako Trikontinentala). 1973ko urtarrilaren 20an hil zuten, Konakry hirian.[1]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Larresoro. Amilcar Cabral hil dute. Zeruko Argia, 1973ko otsailak 18, jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-26).