Amália Rodrigues
Amália da Piedade Rebordão Rodrigues (Lisboa, 1920ko uztailaren 1a/23a — ib., 1999ko urriaren 6a) abeslari portugaldarra izan zen, fadista klasiko ezagunenetarikoa eta "Rainha do Fado" ezizena hartu izan zuena.[1] Portugalgo Panteoi Nazionalean lurperatua dago.[2]
Amália Rodrigues | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Amália da Piedade Rebordão Rodrigues |
Jaiotza | Pena (Lisboa), 1920ko uztailaren 23a |
Herrialdea | Portugal |
Heriotza | Lisboa, 1999ko urriaren 6a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Church of Santa Engrácia (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa gaztelania frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, musikaria, estudioko musikaria eta fado abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | a Rainha do Fado eta a voz de Portugal |
Genero artistikoa | fadoa |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Continental Records |
amaliarodrigues.pt | |
| |
Portugalgo poeta handienen letrak abestu zituen (adibidez, Camõesenak). Diktadurak bere abesti batzuk zentsuratu zituen. Adibidez, Fado de Peniche, leku hartako kartzelan zeuden presoentzako egindako abestia zelakoan.
1970eko hamarkadan bere irudia kaltetu zuten zurrumurruak zabaldu ziren. Esames horien arabera, Amáliak loturak zituen Portugalgo diktadurarekin. Baina beranduago jakin denez, abeslariak laguntza eskaini zion Alderdi Komunista klandestinoari.[3] 1974ko Iraultzaren ostean, Amáliak "Grândola, Vila Morena" abestu zuen, iraultzaren ereserkia.
Bere bizi osoan, 30 milioi disko baino gehiago saldu zituen 30 herrialdetan.[4][5][6]
Biografia
Haurtzaroa
Amáliaren aita Albertino de Jesus Rodrigues zen, musikaria eta zapatagilea, besteak beste. Ama, Lucinda da Piedade Rebordão.
Amáliaren jaiotza data ofiziala 1920ko uztailaren 1a da, nahiz eta ikerketen arabera 1915ean jaio zen. Familia txiroa zenez, ez zuten erregistratu 5 urte bete arte.[7]
Aitak lanik topatzen ez zuenez, Lisboatik bere herrira bueltatu zen. Amália hiriburuan geratu zen, amaren gurasoekin.
Amáliak 12 urterekin utzi zuen eskola eta bordatzen hasi zen, besteak beste. 15 urterekin, adibidez, fruta saltzera joaten zen Cais Da Rochara.[8]
1940an Francisco da Cruz gitarra-jolearekin ezkondu zen.
Ibilbide artistikoa
1939an Retiro da Severa fado-etxe ezagunean abestu zuen, eta 1940an Teatro Maria Vitóriako errebista batean parte hartu zuen lehen aldiz. Giro hartan ezagutu zuen Frederico Valério, bere fado askoren sortzailea.
1943an senarrarengandik banandu zen eta lehen aldiz abestu zuen atzerrian. Madrilen, hain zuzen ere, Pedro Teotónio Pereira enbaxadoreak gonbidatuta.
1944an Rio de Janeiroko Casino Copacabanan abestu zuen eta arrakasta handia lortu zuen: hasierako lau asteko kontratua lau hilabetera luzatu zioten. Diskoak grabatu zituen, eta Hollywoodeko konpainien interesa piztu zuen.
1947an bi pelikula arrakastatsu grabatu zituen: Capas Negras eta Fado, História de uma Cantadeira.[1]
Hurrengo urteetan Amália munduko hainbat hiritan ibiliko da: Parisen, Londresen, Triesten, Bernan, Dublinen, Erroman... 1952an New Yorken abestu zuen 14 astez, eta 1953an Estatu Batuetako NBC telebistan kantatu zuen. Herrialde hartan fado eta flamenko diskoak grabatu zituen, eta geratzeko gonbidapena egin zioten, baina bueltatzea erabaki zuen.
1961ean bigarrenez ezkondu zen Rio de Janeiron, César Henrique de Moura de Seabra Rangel ingeniariarekin. 1997an gizona hil zen arte egon ziren ezkonduta.
1966an Estatu Batuetara bueltatu zen eta New Yorkeko Lincoln Centerren abestu zuen, besteak beste. Urte hartan Portugalgo polizia sekretuak (PIDE) bere lagun Alain Oulman atxilotu zuen. Amáliak haren askatasuna eskatu zuen.
1999ko urriaren 6an hil zen.
Diskografia
- Perseguição (1945)
- Tendinha (1945)
- Fado do Ciúme (1945)
- Ai Mouraria (1945)
- Maria da Cruz (1945)
- Ai Mouraria 1951/52
- Sabe-se Lá 1951/52
- Novo Fado da Severa (1953)
- Uma Casa Portuguesa (1953)
- Primavera (1954)
- Tudo Isto é Fado (1955)
- Foi Deus (1956)
- Amália no Olympia (1957)
- Povo que Lavas no Rio (1963)
- Estranha Forma de Vida (1964)
- Amália Canta Luís de Camões (1965)
- Formiga Bossa Nossa (1969)
- Amália e Vinicius (1970)
- Com que Voz (1970)
- Fado Português (1970)
- Oiça Lá ó Senhor Vinho (1971)
- Amália no Japão (1971)
- Cheira a Lisboa (1972)
- A Una Terra Che Amo (1973)
- Amália no Canecão (1976)
- Cantigas da Boa Gente (1976)
- Lágrima (1983)
- Amália na Broadway (1984)
- O Melhor de Amália - Estranha Forma de Vida (1985)
- O Melhor de Amália volume 2 - Tudo Isto é Fado (1985)
- Obsessão (1990)
- Abbey Road 1952 (1992)
- Segredo (1997)
Argazki galeria
- 1969ko emanaldi bat
- Amáliaren etxea, Lisboan. Gaur egun hari buruzko museoa da.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- «Wayback Machine» web.archive.org 2011-07-07 (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
- https://www.museudofado.pt/fado/personalidade/amalia-rodrigues
- (Gaztelaniaz) Larrauri, Eva. (1999-10-08). «Saramago desvela que Amália Rodrigues dio dinero a los comunistas» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
- (Ingelesez) Pareles, Jon. (1999-10-07). «Amalia Rodrigues, 79, Queen Of Fado, Lisbon's Sad Songs» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
- «Amália Rodrigues - 14 anos de saudade» www.portaldofado.net (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
- (Portugesez) Assistir Jornal da Globo - Fado de Amália Rodrigues continua conquistando fãs online | Globoplay. (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
- Castilho, José Martins Barata de, Castilhos da Beira Baixa-História e Genealogia, 120 or., ed. Pinacoteca José Barata de Castilho, Castelo Branco, 2020.
- https://web.archive.org/web/20140629210425/http://www.vidaslusofonas.pt/amalia_rodrigues.htm