Alyssa Monks

Alyssa Monks (Ridgewood (New Jersey), 1977ko azaroaren 27a) margolari estatubatuarra da. Oliozko koadro handiak egiten ditu eta foto-errealistak. Giza erretratuak egiten ditu aurpegiak urez, lurrinez edo biniloz erdi estalita agertzen direnak, eta horregatik da ezaguna Amerikan zein Europan[1].

Alyssa Monks
Bizitza
JaiotzaRidgewood (New Jersey), 1977ko azaroaren 27a (46 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaBoston College
New York Academy of Art (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Genero artistikoaerretratua

TED: alyssa_monks Edit the value on Wikidata

Biografia

Zortzi anai-arreben artean gazteena da. Amak zeramika egiten zuen eta beti sustatu du alabaren artearekiko interesa. Zortzi urterekin hasi zen arte eta margolaritza klaseak jasotzen[2].

1995ean Immaculate Heart Academyn graduatu zen, ondoren The New School (New Yorken), Montclair unibertsitatean eta azkenik Boston Collegen jarraitu zuen. Italian ere izan zen, Lorenzo de' Medici akademian, Florentzian, eta ondoren Estatu batuetara itzuli zen, New York Academy of Art-en eta Kaliforniako Fullerton Collegen ikasketak jarraitzera[2].

Lanak

Hasierako lanetan kanpoko edo barneko espazioak margotu zituen eta gorputzak elementu osagarriak baino ez ziren[3]. Estiloa eboluzionatuz joan da eta erretratuek garrantzia hartu dute. Margolanak ahalik eta errealistenak egin nahi izan ditu, ia argazkia izaterainokoak.

Ezagun egin da erretratu horiek beira, binilo, ur edo lurrunak erdi estalita irudikatu dituelako[1]. Esate baterako dutxako manpara atzean edo behelainotan.

Sariak

  • Diseinu grafikoak eragin handiena izan duten eta bizirik dauden 30 emakumezkoen zerrendan 16. postuan kokatu zuten[4].
  • Elizabeth Greenshields Foundation beka birritan irabazi du, 2003an eta 2006an[2].
  • Forbes Fundazioak Normandiako (Frantia) Chateaux Balleroyra bidaiatzeko beka eman zion 2001ean[5].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Ajaka, Nadine. «The Rustic Renewal of Brooklyn Artist Alyssa Monks - The Atlantic» www.theatlantic.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
  2. (Ingelesez) Jordan, Courtney. (2011-04-30). «May I Introduce Alyssa Monks?» Artists Network (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
  3. (Ingelesez) Alyssa Monks – Lines and Colors. 2007-03-02 (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
  4. (Ingelesez) 30 Most Influential Women Artists Alive Today – Graphic Design Degree Hub. (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
  5. (Ingelesez) «Alyssa Monks | Biography» www.mutualart.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.