Alvaro Rabelli

Alvaro Rabelli Yanguas (Basauri, 1969 -) euskal idazle, irakasle eta filologoa da.

Alvaro Rabelli
Bizitza
JaiotzaBasauri, 1969 (54/55 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta katedraduna

Inguma: alvaro-rabelli-yanguas Literaturaren Zubitegia: 808

Biografia

Basaurin jaio eta egun Zeanurin bizi da. Euskaldunberria, AEKn lehen ikasle eta geroago irakaslea izan zen. Euskal Filologia ikasketak egin zituen Gasteizko EHUn eta Jon Kortazar buru den bertako literatura ikerketa taldeetako kidea da[1]. Irakasle lanak AEK-n, Labayru ikastegian eta Miranda Ebroko Hizkuntza Eskolan bete zituen. Gaur egun Gasteizko Hizkuntza Eskolan euskara irakasten du.

Zenbait hedabidetan (Euskaldunon Egunkaria, Deia, Pérgola, El País, Berria, Idatz & Mintz...) literaturari buruzko kolaborazioak idatzi izan ditu[2].

Periodico Bilbao hilabetekariko Pérgola literatura eta arte gehigarriko "Akabuko orrialdea" egin zuen. Era berean, Rumble komiki eta ilustrazio aldizkariko artikulugile eta gidoilari ibili zen, eta, egun, Arratiako Begitu aldizkariko "Zertzean" eta "Begitandu" ataletan kolaborazioak egiten ditu.

Literaturaren Historia eta Literatur Konparatua arloko doktorea da (EHU). "Euskal Ipuingintza Garaikidearen Historia" izenburuko tesi-lana burututa.

Lanak

Narrazioa

Ipuin asko idatzi ditu eta lehiaketa ugaritan (Ortzadar, Idatz & Mintz, Ermua, Portugalete, Basauriko Euskarabilaren "Ipuin Erotikoen Lehiaketa"...) esku hartu eta sariak lortu ditu[3].

  • Ustezko fikzioak (2018, Zertu) ipuin laburren antologia Jose Carlos Torresen collage irudiekin.
  • Naia eta eskultore itsua (2018, Elkar) Eleberri beltz laburra, Arian bildumako irakurgaia, A1 mailarako.
  • Sagarra eta sugea (2015, Berria). Udako kontakizuna.
  • Saguzarren profhezia (2014, Arratia Bizirik) Jose Carlos Torreren marrazkiekin. Zeanuriko Xorokilgo harrobiaren kontrako ipuina. Arratiako euskaraz idatzia.
  • Naia. Eskultore itsua (2014, Atenea) eleberri beltz laburra. B1 mailarako irakurgaia. Testu elebiduna.
  • Naia India gorrietan (2013, Elkar). Eleberri beltz laburra. Arian bildumako A2 mailarako irakurgaia.
  • Naia Chinatown inguruan (2013, Elkar). Eleberri beltz laburra. Arian bildumako A1 mailarako irakurgaia.
  • Borreroaren gutiziak (2012, Txalaparta, Esku hori bilduma). Narrazioa.
  • Egurrezko hankak (2006, Labayru Ikastegia). Ipuin bilduma. Bizkaieraz.
  • Odisea (2006, Gero). Album-liburua, Idoia Bertanbideren marrazkiekin.
  • Basa gurina (2006, Euskarabila eta Txalaparta) ipuin erotikoen bilduman Rabelliren hiru ipuin daude, 2002, 2003 eta 2004ko edizioetan sarituak: "Euskara teknikaria aurretik zein atzetik", "Neska lizun baten lau urtaroak" eta "Triangelu ekilateroa".[4]
  • Bero hezeak (2001, Euskarabila eta Txalaparta) bilduman, "Ispiluan" narrazioa.
  • Bilbao-Ipuin lantegia (2000, Bilboko Udala eta Alberdania) bilduman, "Jon" narrazioa.

Ikerketak

  • Bizkaiko euskal idazleen ipuingintza modernoa (2005, Labayru).
  • Gurutz Sarasola Martinez Lotsati. Ilunpetik argira. Olerkiak (1935-1936) (2010, Alberdania).
  • Egungo euskal ipuingintzaren historia. EHU. 2011.
  • "Euskal ipuin garaikidearen uberan". RIEV. 2011

Ikasliburuak eta hiztegiak

  • Euskera para hispanohablantes - Espainoldunentzako euskara (2009, Atenea).
  • Euschera pentru români - Errumaniarrentzako euskara (2012, Atenea)

Komikiak

  • Zoritxar (6 zenbakia) komikiaren gidoia. Villi Illivekin (Arkaitz Villegas de la Herran) egindako lankidetza. Autoekoizpena. 2021.
  • Frantziako dama lan-grafikoa Jose Calos Torre marrazkilariarekin batera. El Gallo de Oro (2022)

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.