Altzuza
Altzuza Eguesibarko kontzejua da. 2005eko urtarrilaren 1ean 279 biztanle zituen. Javier Saenz de Oizak diseinatutako Jorge Oteitzaren Oteiza Museoa herri honetan dago kokaturik.
Altzuza | |
---|---|
Euskal Herria | |
Doneztebe eliza. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Eguesibar |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31486 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′20″N 1°33′57″W |
Demografia | |
Biztanleria | 253 (2020: −18) |
Kokapena
Altzuza Eguesibarraren mendebaldean. Kontzejuak honako mugakideak ditu: iparraldean Esteribargo udalerria, ekialdean Eguesgo kontzejua, mendebaldean Ollokiko kontzejua, eta hegoaldean NA-150 errepidea eta Gorraitzko kontzejua.
Historia
Herriaren lehen dokumentu idatzia 1105ekoa da, bertan Iruñeko katedraleko aterpea onuraduna den mahasti batzuen dohaintza agertzen da. 1268an ordaindutako hamarreko zerga liburuak erakusten duenez, Altzuza XIII. mendean Eguesibarko herririk populatuena zen. Egues kontzejuak baino bi bider biztanle gehiago zituen.
Dena den, ondorengo mendeetako krisialdi politiko eta gatazkek eragin latza izan zuten eta biztanleria galtzen hasi zen. 2000ko hamarkadan hainbat etxe berri eraiki dira antzinako herriaren inguruan.
Ondarea
- Doneztebe eliza, XII. mendean eraikitako oinarri laukizuzeneko eliza da. Aurrealdea laua eta oinetan altxatutako prisma itxurako dorrea dauzka. Parrokia barruan XVII. mendearen bigarren erdiko erretaula nagusi barrokoa dago barruan.
- Oteiza museoa, Jorge Oteiza gipuzkoar eskultoreari buruzko museoa, 2005ean zabaldu zen eta Javier Saenz de Oiza arkitektoak diseinatu zuen.
- Oteiza Museoa
- Oteiza Museoa.
Azpiegitura eta garraioak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |