Altzolako Lonja etxea
Altzolako Lonja etxea Elgoibarren dagoen antzina burdin merkataritzari lotutako aduana-etxea da.
1994ko urriaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Ezaugarriak
Zubi ondoan dagoen eraikina, Deba-Elgoibar errepidearen aldamenean.
Aurreko aldea harri landuz osatua dago eta, bertan, azpimarragarriena, solana bat, zutabe klasikoetan oinarritua eta puntu erdiko hiru arkuz egina. Ezkerreko aldean, ibai gainean, zutabe gainean eta puntu erdiko arkuz osatuak, lau hutsune interesgarri ikus daitezke.
Erreferentziak
- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.