Nekosta

Nekostak edo altzifreak (Cupressus) kupresazeoen familiako eta Cupressus generoko zuhaitzak dira. Landare apaingarri gisa erabiltzen badira ere, Europa eta Asian ohikoa da jauretxe eta hilerrietan aurkitzea.

Nekosta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
FamiliaCupressaceae
SubfamiliaCupressoideae
Generoa Cupressus
Azpibanaketa
Ikusi, testua
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakcypress wood (en) Itzuli

Ezaugarriak

Tamaina handikoak eta forma askotakoak izan ohi dira, baina orokorrean piramide itxurako landare altuak izaten dira, 20 metro erraz hartzen dutenak. Koniferoa denez hosto iraunkorreko landarea da. Hostoak ezkata-formakoak dira eta teilakatuta egoten dira. Zurtoin zuzena eta lodia dute. Azala, fina da, grisa eta leuna gazteetan eta ilunagoa zaharragoetan.

Neguaren amaieran loratzen da. Lore arrak eta emeak zuhaitz berean aurkitzen dira, baina desberdinak dira. Arrak horiak edo laranjak dira, kono itxurakoak eta adarren muturrean agertzen dira eta emeak aldiz esferikoak eta berdeak hasieran baina heltzen direnean kolore gorrixka hartzen dute.

Erabilerak

Egur arre-horixka du eta ez du erretxinarik. Kutxak egiteko erabiltzen da eta aukeraturiko zur onenekin gitarrak ere egiten dira.

Espezieak

Cupressus generoa

Lawson altzifre

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nekosta Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.