Altze

Altzea (Alces alces) Europa, Asia eta Ipar Amerikako ipar basoetan bizi den ugaztuna da.

Altze
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaCervidae
LeinuaCapreolini
GeneroaAlces
Espeziea Alces alces
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia233 egun
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmoose meat (en) Itzuli eta moose milk (en) Itzuli
HabitatSastrakadi

Ipar Amerikan orignal esaten diote frantsesez, euskarazko oreinak hitzetik eratorria.

Taxonomia

Ikerlari batzuek Eurasiar Altzea (Alces alces) eta Amerikar Altzea (Alces americanus)espezie ezberdintzat badauzkate ere, bi espezie horien arteko hibridazio gune zabal bat dago siberia erdialdean eta mongolia iparraldean.

Hedadura

Altzeak Amerikar kontinenteko Iparreko muturrean eta Europa eta Asiako iparraldeko herrialdeetan (Finlandia, Suedia, Norvegia, Errusia) bizi dira bereziki. Erdi Aroan Europa erdialdeko eta ekialdeko basoetan oraindik aurki zitezkeen altzeak, baina denbora igaro ahala sarraskituak izan ziren leku hauetan. Azken hamarkadetan babes neurriek altzearen populazioaren gorakada ekarri dute, eta berriro aintzinako hedadura berreskuratzen hasiak dira hegoalderantz, eta tundrara zabaltzen iparraldean. Egun Polonian, Txekiar errepublikan, Alemania eta Austrian aurki ere daitezke altzeak.

Ezaugarriak

Udan bakarka edo familikideen talde txikitan bizi diren arren, neguan, araldia igarota, 5 eta 10 laguneko saldotan elkartzen dira. Aldizkako migrazioak alde batera utzita (populazio dentsitateak eta araldiak bultzatuak) altzeak lurraldekoiak dira, beren lurraldea babesteko inolako ohiturarik ez izan arren. Zuhaitz eta zuhaisken hosto eta adaxkak, uretako landareak eta kimuak dituzte elikagai. Ikusmen kaxkarra dute, batez ere usaimena eta entzumena erabiliz gidatzen dute beren burua.

Araldia Iraila eta Azaroa artean izaten da, adarrak Azaroa eta Abenduan erortzen zaizkie eta kumeak Apirilaren bukaeratik Ekainerarte izaten dituzte.

Larrua eta hezurrengatik edota jateko ehizatzen dute, baita kirol edo denborapasa moduan. Ehiza da mendeetan zehar altzearen populazioa jeitsi izanaren arrazoi nagusia. Gaur egun bi millioi inguru altze daude, Eurasia eta Iparramerikan banaturik. Errusian haragia eta esnea sortzeko eta gurdiak gidatzeko etxekotua izan da.

Azpiespezieak

Izen arrunta Zientifikoa Hedapena
Europar altzeaA. a. alcesEuropan.
Ekialdeko altzeaA. a. americanaKanada ekialdean eta AEB ipar-ekialdean.
Mendebaldeko altzeaA. a. andersoniKanada mendebaldean eta AEB ipar-mendebaldean.
Siberiar altzeaA. a. cameloidesSiberia ekialdean, Mongolia eta Mantxurian.
Alaskar altzeaA. a. gigasAlaska eta Yukonen.
Shiras altzeaA. a. shirasiAEB ipar-erdialdean.

Orignal deituraren jatorria

1674an, Frantziako errege Louis XIV.a Frantziakoak jaurerri karta eman zion Ottawa ibaiaren ertzeko herrixkari. Horrenbestez, Frantzia Berriko herri horren euskal jatorriko izena ofizial bihurtu zen, eta gaur egun, Champlain udalerriaren barruan egon arren, 2.000 biztanle inguruko herrixkak izena atxikitzen du. Jatorriz orein saldoek gune horretan zeharkatzen zuten Ottawa ibaia, eta horregatik frantsesek Pointe à l’Orignal (Oreinaren gunea) izena eman zioten kokaguneari[1].

Euskal arrantzaleak XVI. mendeko lehen erdialdean hasi ziren Ternuako sardetan balea eta bakailaoa harrapatzen. Izotzak neguan etxera itzularazi arren, Ipar Amerikako ekialdeko kostaldean behin-behineko kokalekuak finkatu zituzten, bakailaoa lehortzeko eta Europan hain preziatua zen balea olioa prestatzeko. Samuel de Champlain edota Marc Lescarbot frantziar kolonoek jaso zutenez, euskaldunek, oro har, bertako biztanleekin harreman onak omen zituzten eta frantziarrak euskaldunen ezagutzaz baliatu ziren kostalde hotz haiek konkistatzeko. Euskal arrantzaleen interesak itsasora mugatzen zirenez, ez zuten arrasto handirik utzi: dozena erdi bat krosko aurkitu dituzte, zeramikazko objektu batzuk, hezurrak, teila gorrien arrastoak...[1]

Euskaldunek lurralde horietan munduko zerbidorik handiena, Alces alces espeziekoa, topatu zuten. Eta adar zabaleko oreinari, oreina esan zioten. 1550-1580ko hamarkadetan, euskal arrantzaleen jarduerak goia jo zuen. Baina handik aurrera Atlantikoa zeharkatzeko bidaiak behera egiten hasi ziren, hainbat arrazoi medio: balea populazioa murrizten hasia zen; kontinente zaharrean Espainia eta Frantzia elkarren aurkako gerran zirela aprobetxatuz, britainiarrak eta holandarrak hasi ziren ur haietaz jabetzen; Frantzia Berria indartu ahala, Hegoaldeko euskaldunentzat geroz eta toki gutxiago zegoen han; eta, gainera, kolonizatzaile berrien asmoak ikusita, bertako herriak, inuitak nagusiki, liskarrean hasi ziren[1].

Erreferentziak

  1. Nagore Irazustabarrena, «Orignal, Kanadako euskal oreina», 2012-08-29, CC-BY-SA lizentzia
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.