Altxor uhartea
Altxor uhartea 1883an Robert Louis Stevenson eskoziar idazleak argitaratutako abenturetako eleberria da (jatorriz Young Folks izeneko haurrentzako aldizkarian 1881. eta 1882. urteen bitartean argitaratu zuten zatika, The Sea Cook, or Treasure Island izenburupean).
Altxor uhartea | |
---|---|
1911. urteko argitarapena. | |
Datuak | |
Idazlea | Robert Louis Stevenson (1883) |
Argitaratze-data | 1883ko azaroaren 14a |
Generoa | Abentura eleberria |
Jatorrizko izenburua | Treasure Island (gaur egun) The Sea Cook, or Treasure Island (lehen argitalpenaren izenburua)' |
Herrialdea | Eskozia |
OCLC | 7551075 |
Euskaraz | |
Izenburua | Altxor uhartea |
Itzultzailea | Maria Garikano |
Argitaratze-data | 1991 / 2008 |
Bilduma | Literatura Unibertsala / Ateko Bandan |
Orrialdeak | 264 / 312 |
ISBN | 978-84-7992-043-2 / 978-84-9783-564-0 |
Eleberri honek Jim Hawkins pertsonaia nagusiak diru eta anbizioarekiko dituen ikuspegi kritiko eta gogoeta morala erakusten dizkigu.
Idazlan honek zinema, telebista, literatura, komiki eta bideo-jokoen inguruko hainbat sorkuntzaren iturburua izan da.
Pertsonaiak
Pertsonaia nagusiak eta itsasgizon leialak
- Jim Hawkins: Eleberri honetako pertsonaia nagusia den gaztea da. Kontalari subjektiboa.
- Jimen ama: Jimen aitarekin batera, Admiral Benbow izeneko ostatuaren jabetza du, ostatu hori piratek erasotua izango delarik. Jim eta bere amak erasoa kanpoaldetik ikusiko dute.
- Jimen aita: Idazlanaren hasiera hiltzen da. Hortaz, eleberrian ez du garrantzirik.
- David Livesey doktorea: Beste pertsonaia nagusietako bat da. Jim gaztea asko zaintzen du eta horrek mapa eskuratu duela ikustean, altxorraren bila joatea erabakitzen du. Pertsonaia diplomatikoa da, pirata zaurituak sendatzera ere prest agertzen da.
- Trelawney zalduna: Bristoleko jauntxoa eta herriko Squire edo alkatea da. Bristolen dituen bere hartu-emanei esker, altxorraren bila joateko itsasontzia eta eskifaia lortuko ditu. Tiratzaile ona da eta espedizioarako bere hiru morroiak eramango ditu: Redruth, Hunter eta Joyce.
- Thomas Redruth: Trelawney zaldunaren morroia, altxorraren bilaketan lagun izango du. Itsasgizon matxinoen aurkako borrokaldian hilko da.
- John Hunter: Trelawney zaldunaren morroia, lehen erasoaldiari biziraungo dio; hala ere, konorterik gabe eta zaurituta gelditu eta hurrengo egunean hilko da.
- Richard Joyce: Trelawneyren beste morroia. Oholesizko gotorlekuaren aurkako erasoaldian tiro batek hilko du.
- Dance ikuskaria: Bristoleko ikuskaria da, piratak atzetik jarraitzeaz arduratuko da.
- Dogger: Dance ikuskariaren laguntzailea, Jim gaztea Trelawney Squirearen etxera laguntzen du.
- Alexander Smollett kapitaina: Hispaniola itsasontziko kapitaina da. Lehendabiziko unetik itsasontziko eskifaiarekin nahigabetua agertzen da, itsasgizonek ez baidiote konfiantza gehiegirik iradokitzen eta euren jarrerarekin mesfidatia da. Piratekin izandako borroka batean zauritua suertatzen da.
- Abraham Gray: Itsasontziko arotza, kapitainari leial zaion itsasgizona.
- Ben Gunn: Maroona. Walrus itsasontziko eskifaikide ohia, bere kideek altxorra maparik gabe bilatzeko saiakeran denbora galtzeagatik uhartean laga zutena. Jimek aurkitu eta Doktoreari Ben Gunn taldera gehitzeko baimena eskatu zion. Ben Gunnek piratak altxorra bilatzen ari diren bitartean Jonathan Flint irudikatuz ahots arraroak egiten ditu.
Piratak eta itsasgizon matxinoak
- Billy Bones: Admiral Benbow tabernan ostatu hartu zuen itsasgizon zaharra. Bere kutxan Flinten altxorraren mapa zegoen, horrek pirata asko erakarriko dituelarik. Ron eta grog edanzale porrokatua, piraten erasoaren aurretik jasandako bihotzeko batez hilko da.
- Zakur Beltz: Billy Bonesen bila Jimen ostatura datorren pirata da. Bi piratak borrokatu ostean, Zakur Beltzek zauriturik ihes egingo du.
- Pew: Guda batean bere ikusmena galdu ostean bi morroi zituen. Ostatuan Billy Bones mehatxatu ondoren, ostatua erasotzen duten piratetako bat da. Itsua dela eta, zaldi bat saihestu ezin eta zanpatuta hiltzen da.
- Long Silver Luxea: Flint kapitainaren eskifaiakoa izan zen pirata bat da, Bristol hirian Katalexu izeneko taberna baten jabe da. Hankabakarra da, bestea guda batean galdu baitzuen. Hortaz, makulu bat erabiltzen du, nahiz eta horrek bere gorputz arintasunean inolako kalterik ez egin. Hispaniola itsasontziko sukaldaria izango da. Gerora, Smollet kapitainaren aurkako matxinadako buru izango da, baina bere burua galdutzat ikustean, koldartu eta doktorearekin bat, bi taldeen arteko akordio batera ailegatuko da. Azkenik, kontakizunaren amaieran, Hispaniola itsasontzia Espainiar Ameriketako portu batera hornitzeko asmoz iristean, Silver piratak Ben Gunn laguntzaile duelarik urrezko zaku bat berarekin bat daramalarik ihes egingo du, Jim, doktorea eta gainontzekoak lehorrean zeuden bitartean.
- Flint kapitaina: Silverren loroa da. Izen hori Jonathan Flint pirata beldurgarriaren omenez du.
- Arrow pilotua: Hispaniola itsasontziko pilotua. Hasiera-hasieratik bere aginte ahalmen eskasa eta bere mozkorkeria direla eta, Smollett kapitainak ez du haintzat hartuko. Ekaitz batean itsasora eroriz hilko da.
- Job Anderson: Hispaniola itsasontziko kontramaisua. Arrowen heriotzaren ondoren pilotu postuan jarriko da.
- Israel Hands lemazaina: Gehinbat lemazain postuan egongo da. Beranduago Silverren traiziorarekin bat egin eta itsasontzian zaintzaile gisa egongo da. Jimen eskuetan hilko da, azken honek Hispaniola bereganatu ostean.
- Tom eta Alan: Bere aginduak ez betetzeagatik Silverrek eraildako itsasgizonak.
- O'Brien: Israel Handsekin batera ontzia zaintzen gelditu den itsasgizona. Handsek hilko du.
- George Merry: Silverren aginduak jarraitzen dituen itsasgizon matxinoa. Eleberriaren amaieran bala batek joko du, baina Silver izango da azken tiroa emango diona.
- Tom Morgan: Silverren agindupeko beste itsasgizon bat.
- Jonathan Flint kapitaina: Eleberrian ez da azaltzen. Hala ere, bere izena sarritan aipatzen da. Altxorra lurperatu zuen pirata beldurgarri bat izan zen. Bere eskifaiako kide batzuek Hispaniola ontzian nabigatzen dute.
Kapituluak
Kapituluen hurrenkera euskarazko itzulpen eguneratuaren arabera: Maria Garikanoren itzulpena (2008), Altxor uhartea, Elkar.
Lehen Atala: Bukanero zaharra
- 1. kap. Itsas zakur zaharra Admiral Benbow ostatuan
- 2. kap. Zakur Beltz azaldu eta ezkutatu
- 3. kap. Orban beltza
- 4. kap. Marinel-kutxa
- 5. kap. Itsuaren azkena
- 6. kap. Kapitainaren paperak
Bigarren Atala: Itsas sukaldaria
- 7. kap. Banoa Bristolera
- 8. kap. Katalexuaren entseinan
- 9. kap. Bolbora eta armak
- 10. kap. Bidaia
- 11. kap. Sagar upeletik entzun nuena
- 12. kap. Gerra-kontseilua
Hirugarren Atala: Nire lehorreko abentura
- 13. kap. Nola hasi zen nire lehorreko abentura
- 14. kap. Aurreneko kolpea
- 15. kap. Uharteko gizona
Laugarren Atala: Oholesia
- 16. kap. Kontaketarekin sendagileak jarraitzen du: nola abandonatu zuten Hispaniola
- 17. kap. Kontaketarekin sendagileak jarraitzen du: txanelaren azken bidaia
- 18. kap. Kontaketarekin sendagileak jarraitzen du: lehen eguneko borrokaren azkena
- 19. kap. Jim Hawkinsek ekiten dio berriz kontaketari: oholesiko goarnizioa
- 20. kap. Silverren enbaxada
- 21. kap. Erasoa
Bosgarren Atala: Nire itsasoko abentura
- 22. kap. Nola hasi zen nire itsasoko abentura
- 23. kap. Itsasbehera
- 24. kap. Coraclearen espedizioa
- 25. kap. Bandera beltza jaitsi nuenekoa
- 26. kap. Israel Hands
Seigarren Atala: Silver kapitaina
- 27. kap. "Zortzi errealekoak"
- 28. kap. Etsaiaren alderdian
- 29. kap. Orban beltza berriro
- 30. kap. Hitzaren azpian
- 31. kap. Altxor bila. Flinten erakuslea
- 32. kap. Altxor bila: zuhaitz arteko ahotsa
- 33. kap. Buruzagi baten erorketa
- 34. kap. Eta azkena
Euskarazko bertsioak
Euskarazko lehenengo bertsioa 1991ekoa da eta Maria Garikanok itzuli zuen. Literatura Unibertsala Bildumako 9. zenbakia da (Ibaizabal argitaletxea, 264 orr.). 2008an, Elkar argitaletxeak bertsio eguneratu bat argitaratu zuen, Maria Garikanok ere prestatua (312 orr.).
Kanpo estekak
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Altxor uhartea |
- Altxor Uhartearen aipamen artikulua
- Robert Louis Stevenson eta Altxor Uhartearen inguruko aipamen artikulua.
- Altxor uhartearen jatorrizko bertsioa ingeleraz Wikisourcen irakurgai (Ingelesez)
- Altxor Uhartearen ingelerako bertsio osoa irakurgai Guttenberg Proiektua liburutegi birtualean (Ingelesez)
- Altxor Uhartea Literatura Unibertsala Bildumako katalogoan
- Felipe Juaristik 'Diario Vasco'n idatzitako liburuaren kritika (1991)
- Altxor uhartea gazteleraz irakurgai Wikisourcen (Gaztelaniaz)