Matxinada Espartakista

Matxinada Espartakista (alemanez: Spartakusaufstand) altxaldi armatua izan zen, 1919ko urtarrilaren 5etik 12ra arte Berlinen gertatutakoa. Terminoaren erabilera orokortu egin bada ere, egiatan Espartakisten Ligak, geroago Alemaniako Alderdi Komunista bihurtu zenak, ez zuen langileen eta soldaduen matxinada hasi, ezta zuzendu ere, matxinada hasirik zegoenean hari lagundu baizik.

Matxinada Espartakista
Irudia
MotaGreba orokor
altxamendua
gertaera historiko
Honen parte daAzaroko Iraultza
Denbora-tarte1919ko urtarrilaren 5a - 1919ko urtarrilaren 12a
Data1919ko urtarrila
KokalekuBerlin
HerrialdeaWeimarko Errepublika
KausaQ124154446 Itzuli
Honen ondorioaQ2305758 Itzuli
Pertsona hilak200
Osatuta

Hasiera

1918ko urrian, Hohenzollerndarrak eraitsi eta Weimarko Errepublika aldarrikatu ostean, iraultza nahia sortu zen Alemanian.

Gobernu berriak, Friedrich Ebert buruan zutela, barne ordenari eusten saiatzen zen, burgesia eta maila ertainaren arteko gatazkak baretzen eta fronte batu bat erakusten saiatzen zen munduko potentzien begitara. Bide batez, proletarioen iraultza ekiditen zuten, nahiz eta sozialista erradikalenak errusiar boltxebikeak antzeratu nahi izan. Horretarako, Eberten gobernuak tropa desmobilizatuak eta langile eta soldaduen sobieten sortzaileak kontrolpean izan beharra zituen, erregimenarentzat oztopo bat ez izateko. Beste alde batetik, Errusiar Iraultzaren albisteak ziurgabetasuna sortu zuen Alemanian; izan ere, Leninek zuzendutako boltxebikeek gobernu deskonposatu bat baliatu zuten jaurbidea aldarazteko. Ondorioz, Ebertek eta bere ingurukoek hori gertatzea saihestu nahi zuten.

Langileen matxinada

Lubaki moduko bat Berlingo kaleetan.

Matxinada 1918ko abenduan hasi zen Alemaniako Lehen Kongresu Sobietarrean, Berlinen. Bere ordezkariak, Langile eta Soldaduen Kontseiluko kideak, eta Alemaniako Alderdi Komunistaren eraginpean, Gabonak baino lehenago egin zuten Paul von Hindenburg Mariskalaren kargugabetzea.

Friedrich Eberten gobernu sozialdemokratak eskari hauek ezeztatu zituen, Hindenburg marexalak ordezkatutako armadak lagunduta eta lasaitasun urduri bat atxikiz 1918. urteko azken egunetan. Hala ere, urtarrilaren 5ean, ezkertiar erradikalenak, Espartakisten Ligak lagunduta, Vörwarts egunkariaren egoitza hartu zuten.

Ostera, lehen mugimendu iraultzailea Lehen Sobietar Biltzarreko giza multzoek hasi zuten, boltxebikeen jarraitzaile ziren langile eta soldaduek nagusituta. Hauek greba orokorra ezarri zuten Berlinen eta Eberten gobernuaren uzkailtzea lortu zuten, nahiz eta momentu hori matxinadarako horretarako desegokia izan Alemaniako Alderdi Komunistarentzat. Hain zuzen, buru komunista zen Rosa Luxemburgek zion, 1919ko Alemaniako egoera ez zela 1917ko Errusiakoaren berdina eta soldadu desmobilizatuekin ezinezkoa zela gobernua uzkailtzea lortuko zuen borrokalari giza multzoa batzea. Beste alde batetik, jaurbide boltxebike errusiarrak ezin zieten alemaniar komunistei lagundu, ez baitzeuden horretarako egoera onean.

Hori gutxi balitz, Eberten gobernua, langileen ordainketaren eta egoeraren hobekuntzen ziurgabetasun hori lasaitzen saiatzen ari zen. Gobernuak zioen, Woodrow Wilsonek zuzendutako Estatu Batuetako gobernuak laguntza ekonomikoa emango ziela nahigabe sozial horrekin amaitzeko; horrek langileen errebuelta nahia izugarri jaitsi zuen.

Faktore guzti hauek izanda ere, Karl Liebknecht buruak erabaki zuen garaia zela. Rosa Luxemburg ez zegoen horretaz seguru, baina hala ere esan zuen dudarik gabe lagunduko zuela kausa hau hasi orduko.

Gobernuaren erreakzioa

Rosa Luxemburgen hileta.

Matxinoek gobernuaren dimisioa eskatu zuten, beraz Ebertek armadaren laguntza eskatu zuen. Armadaren kontraerasoa 1919ko urtarrilaren 9an hasi zen, Walther von Lüttwitz jenerala buru zutela eta Freikorps antikomunistek lagunduta. Matxinatutako langileen borrokak, "Aste Odoltsua" izenez ezagututakoari eman zion hasiera, hainbat egunetan zehar Berlingo kaleak guda-zelai bihurtuz. Langile espartakistek, fabriketan lubakituta zeudenak, ez zuten beste langile eta soldaduen laguntza handirik jaso, beraz ezin izan zuten denbora askoan eutsi. Gauzak horrela, pixkanaka-pixkanaka hauek hiltzen edo harrapatzen joan zen gobernua.

Urtarrilaren 15eko arratsalderako, Berlingo matxinada komunistak porrot egin zuen eta espartakistek hartutako hiriko puntu guztiak berreskuratuta zituen gobernuak. Ligako bi buru nagusiak, Luxemburg eta Liebknecht, harrapatuak eta erailak izan ziren. Hilketa hauek gatazka asko piztu zituzten Alemania guztian zehar.

Kanpo-estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.