Altueta
Altueta, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Goizueta ekialdean, Urumea eta Elama errekak bereiziz mendikate luze bat hedatzen da, sorburua Loitzate urrunean duena. Erpin geodesikoa izanagatik ere, Altueta ez da sokako mendirik altuena. Ohore hau hegoalderago dagoen Meatxarreta gainari dagokio, bere 672 metroekin. Gipuzkoako muga urrun izanik ere, Altuetako gailurrean herrialde honetako mugarri bat aukituko dugu: Artikutzako mugarria da, Nafarroan izanik ere, Donostiako udalaren jabetza baita.
Altueta | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 654 |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°12′07″N 1°49′34″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.