Altsasuko inauteriak

Altsasuko inauteriak 1980ko hamarkadan berreskuratu ziren, 1982an hain zuzen ere, 1930eko hamarkadan galdu zirenetik, Sakanan eta Euskal Herriko beste leku batzuetan bezala.

Altsasuko inauteriak
Irudia
MotaInauteri
KokalekuAltsasu
Herrialdea Nafarroa
Kultura ondare
Lua errorea:expandTemplate: template "Protecció patrimonial/prepara" does not exist.

Pertsonaia nagusiak momotxorroak dira; ardi larruak bizkarrean eta adarrak buruan jantzirik, aurpegia estalirik eta odolez zikindutako amantalarekin, sardearekin, lepoko zintzarriarekin eta garraxi eginez, kalez kale biltzen dira, izua eraginez.

Eskea ere egiten dute kalez kale. Su baten inguruan momotxorro dantza egiten dute. Horiekin batera, sorginak izeneko pertsonaiak daude, zeinekin Akerra izeneko pertsonaia doan. Golda golde bati tiraka egiten dion idi parea da. Mascarita izenekoak parpailaz aurpegia estalitako pertsonaiak, jantzi koloretsuekin. Eta Juantramposo, Ziripoten antzeko pertsonaia, lastoz betetako zakuekin jantzirik.

Altsasuko inauteria hasi aurretik, haurrendakoa egiten da aurreko igandean. Astearte arratsaldea iristen denean, momotxorroak iristen dira herrira, historiaurreko erritual batetik etorritakoak ematen dutenak. Adarrak daramatze eta aurpegiak oihal-zapiaren azpian dituzte; odolaz zikindutako izara zuria ardi-larruzko bizkarrekoak, praka urdinak, galtzerdi zuriak eta abarka beltzak jantzita dituztela agertzen dira. Herritik barrena doaz, marrua eginez eta topatzen dituzten guztiak probokatuz eta zirikatuz egurrezko sardearekin. Unanuko mamuxarroen antzeko rola jokatzen dute.

Mikel Zamalloa, Altsasuko inauteriari buruzko hitzaldia eskaintzen, Galdakao, 2020-02-14[1]

Mikel Zamalloa (1957-2022) musikari eta folklore ikertzaile galdakoztarra izan zen Altsasuko inauteriaren aztertzaileetako bat. Hainbat musika tresna jotzen trebea, Euskal Herrian folklore bilketan eta ikerketan lan handia egindakoa eta hango eta hemengo musikariekin jotzeko gaitasun handikoa izan zen.[1]

Erreferentziak

  1. dantzancom. «Mikel Zamalloa hil da, Galdakaoko Andra Mariko musikari eta ikertzailea» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).

Ikus, gainera

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.