Altsasuko Mahaia
Altsasuko Mahaia ezker abertzaleeko zenbait talde eta pertsonaren elkarte baten izena da. 1977ko urriaren 24an, politikari independente batzuk, Telesforo Monzon buru, eta Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV), Euskal Iraultzarako Alderdia (EIA), Euskal Sozialista Biltzarrea (ESB), Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea (HASI) eta Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia (LAIA) ezker abertzaleko alderdiek, Altsasun bildurik, zenbait punturen inguruan elkartzea erabaki zuten, eta elkarteari Altsasuko Mahaia izena eman zioten.[1]
Euskal Herria independente, sozialista, euskaldun eta batuaren aldeko estrategian, 1978ko apirilaren 27tik aurrera Herri Batasuna koalizioa izan zenaren jomuga taktikoa KAS alternatibaren puntuen inguruan oinarritu zen (autodeterminazio-eskubidea Euskal Herriarentzat, amnistia euskal preso eta erbesteratu guztientzat, alderdi politiko guztien legeztapena, Hego Euskal Herriaren bateratzea, Nafarroa barne, euskara Euskal Herriko hizkuntza nazional nagusia eta herritar guztien bizi-baldintzen hobekuntza). Haustura demokratikoaren aldeko jokamolde politiko horretatik bazter, EIA alderdiak utzi egin zuen Altsasuko Mahaia, sortu eta hilabetera, 1977ko hauteskunde orokorren arabera eratu zen Euskal Kontseilu Nagusian parte hartzeko.
1978ko apirilaren 27an, Altsasuko Mahaia desegin eta Herri Batasuna (HB) koalizioa jaio zen.
Erreferentziak
- Hermosilla, Gotzon. «Puzzlea osatzeko gidaliburua» Berria.