Altsasu (telesaila)

Altsasu euskarazko telesail laburra da, Altsasu auzian oinarritutako istorioa ardatz duena. Asier Urbieta da telesailaren sortzailea eta zuzendaria, eta Baleuko ekoiztetxeak ekoitzi du.

Altsasu (telesaila)
Jatorria
IzenburuaAltsasu
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
gaztelania
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
Sasoi kopurua1
Atalak4
Ezaugarriak
Genero artistikoatelebista drama
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaAltsasu auzia
Grabazio lekua(k)Altsasu, Iruñea eta Oiartzun
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Asier Urbieta
Gidoigilea(k)Harkaitz Cano
Andoni de Carlos
Mikel Alvarez Sarriegi


Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaBaleuko
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 1
Hasiera-data2020ko abenduaren 9a
Amaiera-data2020ko abenduaren 30a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAltsasu

IMDB: tt13799832 Filmaffinity: 416473 Edit the value on Wikidata

Gidoilariak Harkaitz Cano, Mikel Alvarez eta Andoni De Carlos dira. Auzipetutako zortzi gazteen paperak egiten dituzten aktoreak Jon Olivares, Erik Probanza, Nikola Zalduegi, Asier Oruesagasti, Aia Kruse, Xabier Elizalde, Ander Azurmendi eta Julen Jimenez dira. 4 atalez osatua, 2020ko abenduan estreinatu zen ETB1en.

Sinopsia

Altsasuko taberna batean gauez Guardia Zibileko bi kiderekin gertatutako liskar baten ondorioz, herriko zortzi gazte auziperatuak izango dira.

Aktoreak eta pertsonaiak

Aktore nagusiak

Kolaborazio bereziak

  • Mireia Gabilondoː Olatz, Urkoren ama
  • Sergi Mateuː Herminio Martinez de Vielha, Guardia Zibilaren zuzendari nagusia

Gainerako aktoreak

  • Xabier Elizaldeː Haritz Urruzola, auzipetutako gaztea
  • Ander Azurmendiː Jon Mikel "Jonmi" Vals, auzipetutako gaztea
  • Julen Jimenezː Gorka Kortabarria, auzipetutako gaztea
  • Sambou Diabyː Colette Balerdi Rios, herriko gaztea
  • Jose Ramon Argoitiaː Joxe, Olatzen aita eta Urkoren aitona
  • Iñigo Aranburuː Pablo, Soto del Realgo espetxeko preso euskalduna
  • Koldo Olabarriː Mikel, herriko gaztea, Naiararen mutil-laguna
  • Barbara Rivasː Alicia Levrero, Raúlen emaztea
  • Alfonso Torregrosaː Molins, fiskala
  • Aitor Borobiaː Beñat, Koxka tabernako jabea
  • Marta Juanizː epailea
  • Tania de la Cruzː Gabriela "Gabi", María Isabelen ama
  • Elena Urizː Asun, Ekiren amona
  • Jon Mendiaː funtzionarioa
  • Javier Laordenː funtzionarioa
  • Maitena Salinasː funtzionarioa
  • Jose Ruiz de Asuaː Soto de Realgo espetxeko apaiza
  • Julio Cortazarː polizia
  • Quique Gagoː polizia
  • Gorka Odriozolaː polizia
  • Andoni Mujikaː polizia
  • Udane Elosegiː neska
  • Unai Aranaː gaztea
  • Ruben Markinaː presoa
  • Ander Fernandezː presoa
  • Luka Odriozolaː umea
  • Haritz Lete
  • Juan Carlos Galarza
  • Pablo Acinas
  • Juan Mate
  • Iban Gonzalez
  • Eriz Alberdi
  • Mikel Alvarez
  • Nerea Aliasː lokutorea
  • Isabel Arreguiː lokutorea
  • Hodei Esnaolaː lokutorea
  • EITBren artxiboko irudien bidez, Xabier Lapitz agertzen da.

Ekoizpena

Maite Iturbe EITBko zuzendariak Euskal Telebistak hiru telesail labur egiteko asmoa zuela iragarri zuen Eusko Legebiltzarreko kontrol batzordean, 2019ko martxoan.[1] 2019ko azaroan Eduardo Barinagak, ETBko zuzendariak, Altsasu auziari buruzko telesail bat egingo zutela iragarri zuen Gure kasa saioan egindako elkarrizketan, eta "fikzio soziala" egiteko apustua nabarmendu zuen. Halaber, presoen senideek proiektua begi onez ikusten zutela aipatu zuen.[2]

Telesaila Baleuko ekoiztetxeak ekoitzi du, eta ETB zein TV3en parte-hartzea du.[3] Eider Gabilondo izan da ekoizpen zuzendaria, eta Idurre Cajaraville produktore eragilea. Asier Urbietak zuzendua, gidoilari taldea Harkaitz Canok, Mikel Alvarezek eta Andoni De Carlosek osatu dute, eta Txabe Atxa izan da casting zuzendaria.[4] Telesaila sortzeko dokumentazio lan handia gauzatu zuten; kasuan inplikatutako hainbat pertsona elkarrizketatu zituzten eta epaiketaren transkripzioa erabili zuten. Auzipetutako gazteekin zein haien senideekin hitz egin zuten.[5] Guardia zibilekin ere hitz egin nahi izan zuten, baina ezezkoa eman zieten.[6]

Grabaketak irailaren 21ean hasi ziren eta bost astez luzatzea aurreikusten da, urriaren 24ra arte.[7] Grabaketa gehienak Altsasun egin ziren, baina Iruñea, Oiartzun eta Segoviako kartzelan ere erabili ziren hainbat eszenatarako.[8]

Estreinaldia eta emisioa

Telesaila 2020ko abenduaren 9an estreinatu zen ETB1en. Katalunian ere emititu zen, TV3en partaidetza baitu.

Denboraldiak

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Audientzia (batezbestekoa)
IkusleakKuota
1 4 2020ko abenduaren 9a 2020ko abenduaren 30a %3,9 (%9,6)

Audientzien eboluzioa (4 atalak)

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Atalak eta audientziak

Zenb. Izenburua Zuzendaria Gidoilaria(k) Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
1«Koxkan izango nauzu zure zain» Asier UrbietaAndoni De Carlos, Harkaitz Cano, Mikel Alvarez eta Asier Urbieta2020ko abenduaren 9a57 000 ikusle%6,4 (%14,2)[9]

 

2«Elkarrekin baina hemendik urruti» Asier UrbietaAndoni De Carlos, Harkaitz Cano, Mikel Alvarez eta Asier Urbieta2020ko abenduaren 16a%4,6 (%9,6)

 

3«Lehen, lehen zen» Asier UrbietaAndoni De Carlos, Harkaitz Cano, Mikel Alvarez eta Asier Urbieta2020ko abenduaren 23a%3,0 (%7,0)

 

4«Detaileak egia baino garrantzitsuagoak dira» Asier UrbietaAndoni De Carlos, Harkaitz Cano, Mikel Alvarez eta Asier Urbieta2020ko abenduaren 30a%1,6 (%7,4)

 

Oihartzun mediatikoa

ETB 1en abenduaren 9an aireratu zuten. Egun batzuk beranduago espainiar unionismoaren inguruko alderdi zein komunikabideetatik kritika zorrotzak izan zituen. Euskadiko PP + CC - Herritarron Alderdiaren bozeramaileak zera esan zuen: "(ETBko) Telebatzokitik, teleherrikora pasatu gara" "... ETBk terrorismoa (hau da, ETA) zuritu nahi du"[10].

Bestalde komunikabide batzuen arabera, La Razón eta Ok diario egunkarien arabera besteak beste, Altsasu telesailean agertzen diren Guardia Zibilak mozkorti eta biolentoak bezala agertzen dira.[11][12][13] Luis Gordillo Eusko Legebiltzarreko PP + CC talde politikoaren bozeramaileak 2021eko otsailaren 24an adierazi zuenez, telesail horrek, EITBko beste batzuek bezala, "itxuraldatu egin dute [EAEko] historia berria", eta ez zaizkio lotzen "egia judizialari", besteak beste.[14]

Adierazpen horien ondoren, PP + CC taldeak Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiaren agerraldia eskatu zuen Eusko Legebiltzarrean telesailari buruzko azalpenak eman zitzan, baita horrek hala egin ere. Bada, Aldekoak erantzun zuen EITB ez dela "liskarrerako elementu bihurtuko" eta, beraz, ez duela Altsasu telesailaren moduko programarik gehiago ekoitziko, "ika-mikarako eta polarizazio politikorako" bidea zelaitu dezaketelako.[14][15]

Bitxikeriak

Altsasuko telesaila egiterakoan, bai Altsasuko gurasoak bai eta gazteen gurasoak bere sentimentuei eta historiari buruzko kontakizuna kontatzeko desiatzen egon ziren. Aldiz, erasotuak izan ziren edo lizkarrean parte hartu zuten Goardia Zibilek eta beraien bikoteek ez zuten elkarrizketan parte hartu nahi izan[16].

Erreferentziak

  1. Urkizu, Urtzi. «ETBk hiru telesail labur egingo ditu, bi eta lau atal artekoak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  2. Urkizu, Urtzi. ««Egin ahala etorriko dira telesail erraldoiagoak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  3. «Altsasuko auziko telesaila grabatzen hasi dira - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  4. «ETB1ek Altsasu telesaila eskainiko du udazken honetan» Euskal Irrati Telebista 2020-10-10 (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  5. «Astelehenean hasiko da Altsasuko auziari buruzko telesailaren grabazioa - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  6. «Asier Urbieta: "Queda material para una segunda parte; ojalá que con todos en la calle"» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  7. «'Altsasu' telesailerako castinga - Altsasu» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  8. «El 'caso Altsasu' salta a la TV con una miniserie que se rueda estos días» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  9. «"Altsasu" telesailaren lehen atala 112.000 ikus-entzulek jarraitu zuten» Euskal Irrati Telebista 2020-12-10 (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).
  10. https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20201211/pp-y-ciudadanos-piden-censurar-la-serie-altsasu
  11. https://www.larazon.es/television/20201212/ssnavyfrgzhu5fsprfp3bvueg4.html
  12. https://okdiario.com/espana/serie-sobre-alsasua-tv-publica-vasca-pone-guardias-civiles-como-borrachos-agresores-6563587
  13. https://flipboard.com/@LaRazon/una-serie-en-la-tv-p-blica-vasca-retrata-a-los-guardias-civiles-de-alsasua-como-/a-e3eFXQoPRrqotH82HlMeog%3Aa%3A3164438229-6847d252df%2Flarazon.es
  14. www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  15. https://www.deia.eus/vivir-on/cine-y-tv/2021/02/24/euskadi-aldekoa-dice-eitb-dara/1101674.html
  16. https://www.noticiasdenavarra.com/cultura/2020/10/08/queda-material-segunda-parte-ojala/1084667.html

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.