Altimetro
Altimetroa neurtzeko tresna bat da, kokatuta dagoen puntua eta erreferentzia-puntuaren arteko altitude diferentzia adierazten duena; normalean puntu bateko itsas mailaren gaineko altuera ezagutzeko erabiltzen da.[1]
Erabilera handiena aeronautikan egiten da, segurtasuneko elementu gisa, hegazkineko hegaldi-tresna garrantzitsuenetako bat izanik.
Mendizaletasuna, trekking, txirrindularitza, eskia, eskalada, parakaidismoa, mendi-lasterketa, eta abar bezalako kirol edo jardueretan gainditzen ari diren altuerak ezagutzeko erabiltzen da. Bitxikeria gisa, bizikletako abiadura-neurgailu modernoenek altimetro bat dute eta eguneko profilak sor ditzakete ordenagailu baten laguntzarekin.
Erreferentziak
- A Dictionary of Aviation, David W. Wragg. ISBN 10: 0850451639 / ISBN 13: 9780850451634, 1st Edition Published by Osprey, 1973 / Published by Frederick Fell, Inc., NY, 1974 (1st American Edition.)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.