Altai (mendiak)

Altai[1] (altaieraz: Алтай туулар, Altay tuular; kazakheraz: Алтай таулары, Altay tawları; errusieraz: Алтайские горы, translit.: Altajskije gory; txinera tradizionalez: 阿爾泰山脈; txinera sinplifikatuz: 阿尔泰山脉, Xiao'erjing: اَعَرتَىْ شًامَىْ; dunganeraz: Артэ Шанмэ; mantxueraz: ᠠᠯᠲᠠᠢ ᠶᠢᠨ ᠨᠢᠷᠤᠭᠤ, Altai-yin niruɣu) Erdialdeko Asiako mendikatea da, Errusia, Txina, Mongolia eta Kazakhstan artean kokaturik. Mendietan Irtish, Obi eta Jenisei ibaiek dute ahoa. Bere mugak Ipar-mendebaldeko 52º iparrean, ekialdeko 84º - 90º ekialdean (non Saian mendiak hasten diren), eta hego-ekialdean Gobi basamortuan daude.

Altai (mendiak)
Datu orokorrak
Mendirik altuenaBelukha
Garaiera4.506 m
Motageologia komunik gabeko mendi sistema
Luzera2.000 km
Zabalera600 km
Geografia
Map
Koordenatuak49°N 89°E
Leku geografikoaAltai
Geologia
Material nagusiaArroka metamorfiko
GaraiaPaleozoiko
Artikulu hau mendikateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Altai».

Alitau edo Altai turkieraz "Urrezko mendiak" esan nahi du. Mendikateak Ek-tagh izena ere badu. Bere ezaugarri naturalak direla eta, UNESCOk bere natura-erreserbak Gizateriaren Ondare izendatu zituen, Altaiko Urrezko Mendiak izeneko multzoan.[2]

Geografia

Geografikoki mendiak hiru eskualdetan banatuta daude:

  • Altai errusiarra edo Altai Handia
  • Altai mongoliarra
  • Gobi-Altai

Hona hemen mendikatearen mendi nagusiak:

Izena Garaiera (m.) Eskualdea
Belukha4.506Altai errusiarra
Chüiten-Gipfel4.374Altai mongoliarra
Khouji Feng4.356Altai errusiarra
Mönkh Khairkhan Uul4.204Altai mongoliarra
Tsast Uul4.193Altai mongoliarra
Tsambagaraw Uul4.165Altai mongoliarra
Sutai Uul4.090Altai mongoliarra
Freundschafts-Gipfel4.082Altai mongoliarra
Ich Bogd Uul3.957Gobi-Altai

Ekologia

UNESCOk 16.175 km² azalera duen eskualdea Gizateriaren ondare izendatu zuen: 'Altai mendi urrekarak' (Altai eta Kutun erreserbak, Teletskoje aintzira, Belukha mendia eta Ukok goi-lautadak osatuta). Hantxe daude elur-lehoinabarra eta argali ugaztun arraroak.

2003ko irailaren 27an 7,3 graduko lurrikarak hegoaldeko Chuya arroa suntsitu zuen.

Ikus, gainera

Galeria

Erreferentziak

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).
  2. (Ingelesez) UNESCO. Golden Mountains of Altai. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.