Alt Vinalopó

L'Alt Vinalopó (katalanez) edo el Alto Vinalopó (espainieraz) Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Villena hiriburua duena. Iparraldean Costera eta Vall d'Albaida ditu, ekialdean Alcoià, hegoaldean Vinalopó Mitjà eta mendebaldean Gaztela-Mantxa eta Murtziako Eskualdea.

Alt Vinalopó
 Espainia
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaAlacanteko probintzia
HiriburuaVillena
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak38°38′11″N 0°51′58″W
Azalera644,76 km²
MugakideakAlcoià, Costera, Vall d'Albaida eta Vinalopó Mitjà
Demografia
Biztanleria52.576 (2022ko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea81,54 bizt/km²
Hizkuntza ofizialakatalan

Eskualde ofizialak 7 udalerri ditu, 645 km²ko azalera du eta 2009an 54.061 biztanle zituen.

Udalerriak

UdalerriaBiztanleriaAzaleraDentsitatea
Beneixama1.81134,9051,91
Biar3.72398,2037,92
el Camp de Mirra42421,8019,45
la Canyada de Biar1.23119,3063,72
Salinas/les Salines1.59661,7025,87
Sax/Saix10.05463,50158,33
Villena35.222345,60101,92

Historia

Historia, hizkuntza eta kultura aldetik eskualde hetereogeneoa da. Bi udalerririk populatuenak (Villena eta Sax), gaztelar jatorrikoak dira eta 1836an besterik ez ziren sartu Alacanteko probintzian. Errekonkistaren hasieran 1240an Jakue I.a Aragoikoaren eskutik geratu bazen ere, 1244an Almizrako Itunarekin Gaztelara pasatu ziren.

Egungo eskualdeko beste herriak historikoki valentziarrak dira, haietako bat (Salinas) espainiera hiztuna eta beste guztiak (Beneixama, Biar, el Camp de Mirra eta la Canyada de Biar) katalan hiztunak. Desberdintasun historiko-linguistiko horiengatik lau udalerri hauek (Banyeres de Mariolarekin batera Vall de Biar azpieskualdea osatzen dutenak) batzuetan Alcoià eskualdean sartzen dira. Villenako la Safra etxagunean ere katalana da tokiko hizkuntza.

Beste aldetik, administrazioz Gaztela-Mantxan kokatutako Caudete/Cabdet herria historikoki valentziarra da eta gaur egun ere hala sentitzen dira biztanle asko, Alt Vinalopórekin Almansarekin bezain lotua egonik.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Katalanez) Alto Palancia País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.