Alsou
Alsou Ralifovna Abramova (errusieraz: Алсу́ Рали́фовна Абра́мова; tatareraz: Алсу Рәлиф кызы Абрамова; Safina jaioa; Bugulma, Errusia, 1983ko ekainaren 27a), Alsou (Алсу́) izenez ezagunagoa, errusiar abeslaria eta aktorea da. 2000. urtean Eurovision lehiaketan hartu zuen parte, eta bigarren postua lortu (Danimarkako ordezkariak irabazi zuen). Horren ondorioz, ospe handia lortu zuen.[1]
Alsou | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Алсу Ралиф кызы Сафина |
Jaiotza | Bugulma (en) , 1983ko ekainaren 27a (40 urte) |
Herrialdea | Errusia Erresuma Batua Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Familia | |
Aita | Ralif Safin |
Ezkontidea(k) | Jan Abramov |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera tatarera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, modeloa, aktorea, aurkezlea eta telebista aurkezlea |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 52 kilogramo |
Altuera | 173 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | pop musika R&B garaikidea synthpopa |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Universal Music Group |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Alderdi politikoa | Errusia Batua |
alsou.ru | |
Bizitza
Alsouren haurtzaroan, familiak sei kide zituen; aita, Ralif Rafilovitx Safin, oligarka, LUKoilen exekutiboa eta Errusiako Parlamentuko Kontseilu Federaleko egungo kidea, eta futbol talde baten jabea. Ama, Raziya Iskhakovna arkitektoa. Ruslan (1973), Marat (1977) eta Renard (1996) izeneko hiru anai (bi bera baino zaharragoak eta bestea gazteagoa). Familia honek 100. postuko herritar aberatsenak bezala izan ziren izendatuak aldizkari baten bidez, 2004an.
Alsouk urtebete zuenean, bere familia Bugulmatik Siberiara aldatu zen. Gero musika eskola pribatu batera joaten utzi zioten. Bere aitaren negozioengatik Moskun bizi ondoren, New Yorkera joan zen bizitzera eta gero Erresuma Batura, non arkitekturako unibertsitate pribatu batean sartu zen. Londresen bizi zen bitartean, sarri bisitatu zuen Errusia.
2006ko martxoaren 18an, Jan Abramov errusiar aberatsarekin ezkondu zen. 2006ko irailaren 7an, Safina alaba eduki zuen Ameriketako Estatu Batuetako Los Angeles hirian. 2016ko abuztuaren 10ean, bere seme Rafael jaio zen ospitalean.
Musika ibilbidea
Hamabost urte zituela, telebistako lehiaketa batean hartu zuen parte. I will always love you abestia interpretatu ondoren publiko eta epaileak txundituta utzi zituen. 1999an Alsou albumaren jaurtiketa eman zen bere lehen hiru singleak sortuz. Honen ondoren, Universal Music Russia enpresak sinatu zuen, 2000. urtean bere diskoaren 700.000 kopia legal baino gehiago salduz.[2]
Urte berean, "solo" ingeleseko abestia konposatu eta grabatu zuen. Andrew Lanek eta Brandon Barnesek idatzitako 2000ko Eurovision Abesti Lehiaketan parte hartu zuen, bigarren postuan amaituz. Abesti honen 100,000 kopia saldu ziren, Errusiako garai guztietako singlerik salduena izatera pasata, berak egindako beste kanta baten atzetik, "Yoou 're my #1" izenekoa.
Ondoren, Eurovision 2000an, Alsouk Errusian zehar bira handi bat hasi zuen. Bere 17. urtebetetzea ospatu zuen bere jaioterrian, Bugulman, non 120.000 biztanleetatik 86.000 plaza nagusian bildu ziren bera ikusteko.
Erreferentziak
- (Thailandieraz) hmong.wiki. «Alsou BiografíayCarrera profesional» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
- «Vida persoal e biografía Alsou» gl.delachieve.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).