Alsaziera
Alsaziera (alsacien, frantsesez; Elsàssisch zein Elsässisch, alsazieraz; Elsässisch, alemanez) Alsazian (Frantzia) mintzatzen den germaniar hizkuntza bat da. Zehazki, alsaziera alemanikeraren aldaera-multzo bati emandako izena da. Alsazia Frantziaren eta Alemaniaren parte izan da, garaiaren arabera.
Alsaziera | |
---|---|
Elsässisch — Elsässerditsch | |
eta | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Frantzia |
Hiztunak | 700.000 |
Ofizialtasuna | Inon ez |
Eskualdea | Alsazia |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak mendebaldeko germaniar hizkuntzak goi alemaniar hizkuntzak Upper German (en) Alemanikera Low Alemannic German (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | alsa1241 |
Wikipedia | gsw-fr |
Linguist List | gsw-als |
IETF | gsw-FR |
Aleman estandarraren hiztunentzat ez da ulerterraza: Suitzako Basileako alemanarekin eta suabierarekin lotuta dago. Alemannisch edo alemanikeraren aldaera da eta goi-alemanaren parte da. Hala ere, alsazierak frantsesaren eragin nabaria du.
Alsazierazko hiztun askok aleman estandarrez idazten dute, nahiz eta leku izenak normalean alsazierazko forma bereziaz ematen diren (Estrasburgon, esaterako).
Adibideak
Euskaraz | Alsazieraz | Alemanez |
---|---|---|
Lurra | Arda | Erde |
Zerua | Himmel | Himmel |
Ura | Wasser | Wasser |
Sua | Fir | Feuer |
Gizona | Mann | Mann |
Emakumea | Freu | Frau |
Jan | essa | essen |
Edan | trinka | trinken |
Handia | gross | groß |
Txikia | klein | klein |
Gaua | Nacht | Nacht |
Eguna | Dâa | Tag |
Ikus, gainera
- Alemana
- Europako hizkuntza gutxituak
Kanpo estekak
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
- (Frantsesez)(Ingelesez)(Alemanez) Alsazieraren historia
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.