Alsazia

Alsazia[1][2] (frantsesez: Alsace; alsazieraz eta alemanez: Elsass) Frantziako ipar-ekialdeko eskualde historiko eta kulturala da, Alemania eta Suitzarekiko mugan kokatua, Vosge mendien eta Rhin ibaiaren artean, Juraren iparraldean. 2016ko urtarrilaren 1a arte, Frantziako eskualde administratiboa izan zen; harrezkero Ekialde Handia eskualdearen zati da[3].

Alsazia

Rot un Wiss (en) Itzuli

Geografia
HiriburuaEstrasburgo
48°34′24″N 7°45′8″E
Azalera8.280
MugakideakLorrena, Franche-Comté, Baden-Württemberg, Rastatt, Karlsruhe, Solothurn kantonamendua, Basilea Herrialdea, Basilea Hiria, Jura kantonamendua eta Lorraine (en) Itzuli
Administrazioa
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Bestelako informazioa
Ordu eremua

Rhin Garaia (67) eta Rhin Beherea (68) departamenduek osatzen dute, hego eta iparraldean, hurrenez hurren. Prefektura Estrasburgon zegoen, eta hura da udalerri nagusia (272.975 bz. 2006an). Harekin batera, Mulhouse (110.514 bz.) eta Colmar (67.163 bz.) eta Haguenau nabarmentzekoak dira.

Geografia

Muga hauek ditu: Iparraldean Renania-Palatinatua eta ekialdean Baden-Württemberg (biak Alemaniako estatuak), mendebaldean Lorrena eta hego-mendebaldean Franche-Comté eskualde frantziarrak eta hegoaldean Jura, Solothurn, Basilea Herrialdea eta Basilea Hiria (Suitzako kantoiak).

Honako eskualde historikoek osatzen dauzka Alsaziak: Hardt, Harth, Nordgau eta Sundgau, nahiz gaur Rhin Garaia eta Rhin Beherea departamenduetan banatzen den.

Inguru naturala

Mendigunearen ikuspegia.

Rhin ibaiak eskualdea gurutzatzen du hegoaldetik iparraldera, Suitzatik etorria eta Alemaniarako bidean, eta izena ematen die bi departamendu alsaziarrei.

Mendigune nagusia Vosges mendiak dira, non tontorrik garaienak 1.400 metro inguru baitauka. Historikoki, hainbat gatazkaren lekuko izan dira mendeetan zehar.

Historia

Zeltek hartu ondoan, Zesarrek konkistatu zuen Alsazia K.a. 58an, Goi Germania probintzia barnean sarraraziz. Klovisek menderatu ondoan (496), bertan egokitu ziren frankoen agindura zeuden alemaniarrak, Germania edo Suabiako konderriaren mende. 774-776 urteetan konkistatua, bitan banatu zuten Alsazia karolingiarrek: Nordgau eta Sundgau. Karlomagno hil ondoan, Alsazia Lotaringia barnean geratu bazen ere (Verdungo Ituna, 843), Luis Germaniarrak bereganatu zuen lurraldea eta, zortzi mendetan zehar, Alemaniako historiari lotua agertzen da Alsazia. Habsburgotarren mendean egon ondoan, XV-XVI. mendeetan, Alsazia Errenazimentu eta Erreformaren alde jarri zen. Hogeita Hamar Urteko Gerraren ondoan (Münster-Westphaliako Ituna, 1648), frantsesen eraginpean geratu zen eta 1681. urtean, Luis XIV.a garaile sartu zen Estrasburgon. Iraultza garaian, bi departamendu eratu ziren Alsazian: Rhin Garaia eta Rhin Beherea. Vienako itunaren arabera (1815) Frantziak bere mende gorde bazuen ere, 1871. urtean, alemaniarren eskuetara igaro zen Alsazia. Frantziako gobernuak bultzaturiko politikaren ondorioz, biztanleriaren % 10 Alsazia utzi eta erbestera, Aljeriako Kabiliara nagusiki, joan zen. Lehen Mundu Gerra galdu ondoan, Alemaniak utzi behar izan zuen berriro eta, 1940ko ekainean, berriz ere hartu zuten oste alemaniarrek, 1945ean berriz galdu zuten arte. 1949tik aurrera, Estrasburgo, Alsaziako hiriburua, Europako Kontseilu eta Europako Legebiltzarraren egoitza da.

Biztanleria eta ekonomia

Sakontzeko, irakurri: «Alsaziar»

Alsazia populazio handikoa izan da betidanik (188 biztanle km2-ko). Biztanleriaren % 30 herri txikietan bizi da eta % 10 nekazaritzan ari da. Alor horretako ustiapenak gero eta handiagoak dira; laboreak, lupulua, choucroute-aza, tabakoa, loreak, fruituak dira nagusiak. Ardogintza ere garrantzi handikoa da. Frantziatik Europa ekialderako bidean, Alsazia errepide, burdinbide eta ibaibide (Rhône-Rhin eta Marne-Rhin ubideak; Alsaziako ubide handia) askoren bilgunea da. Baldintza hauek erraztu dute, ezbairik gabe, Alsaziako industriaren garapena (ehungintza hasieran, potasio ustiapena, elektrizitate ekoizpena, metalurgia eta petrolio industria), eta Frantziako industria eskualde boteretsuenetakoa da.

Kultura

Alsaziarren berezko hizkuntza alsaziera da, alemanaren dialekto bat. Gehiengoa behe-alemanez mintzo bada ere, Alsaziako hegoaldean (Ferrette) goi-alemanez hitz egiten dute eta iparraldean (Ingweiler, Niederbronn, Wissenburg), germaniar-frantzikoa da nagusi. Frantsesa da, bestalde, hizkuntza ofizial bakarra eta nagusia.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.