Als uhartea
Als Hegoaldeko Danimarkan dagoen uhartea da, Sønderborg udalerriari dagokiona. 312 km²-ko azalera du eta 51.322 biztanle (2011).
Als | |
---|---|
| |
Geografia | |
Kokapena | Belt Txikia |
Azalera | 312 km2 |
Politika | |
Herrialdea | Danimarka |
Eskualdea | Hegoadeko Danimarka |
Hiri populatuena | Sønderborg |
Hiri populatuenaren biztanleria | 27.237 bizt. |
Gizartea | |
Biztanleria | 51.322 |
Dentsitatea | 154.5 bizt./km² |
Geografia
Alssund itsasarteak banatzen du Jutlandia penintsulatik eta Belt Txikiak Fionia uhartetik.
Historia
Antzinatik populatua izan da, Harri Aroko eta Brontze Aroko aztarnak aurkitu baitira bertan.
Kristian III.aren semea zen Joan Dukeak uhartea dukerri bihurtu zuen Erdi Aroan. 1651etik aurrera Augustenborg jauregiaren inguruan herria eratuz joan zen. Schleswig-Holstein dukerriaren parte bihurtu zen Als uhartea. Alemaniarren eta daniarren arteko hainbat borroka jasan ondoren, 1870ean Prusiak eskuratu zuen eta berehala gotortu egin zuen. Hala ere populazioa daniarra zen gehienbat eta erreferendum baten bidez 1920an berriz Danimarkara itzultzea lortu zuen.
Ondasun nabarmenak
Iruditegia
- Lusig hondartza.