Alphonse Mucha
Alfons Mucha ('alfɔns 'muxa ahoskatua; Ivančice, Moravia, Austriar Inperioa, 1860ko uztailaren 24a - Praga, Bohemia eta Moraviako protektoratua, 1939ko uztailaren 14a) txekiar margolari eta artista dekoratiboa izan zen. Ilustrazioak, iragarkiak, afixa apaingarriak eta diseinuak sortu zituen, eta Art Nouveau edo Frantziako Modernismoaren adierazgarririk onenetakoa da.
Alphonse Mucha | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alfons Maria Mucha |
Jaiotza | Ivančice, 1860ko uztailaren 24a |
Herrialdea | Austriar Inperioa Txekoslovakiako Bigarren Errepublika Hirugarren Reicha Txekoslovakiako Lehenengo Errepublika Austria-Hungariako Inperioa Txekoslovakia |
Bizilekua | Viena Paris Munich Praga |
Lehen hizkuntza | txekiera |
Heriotza | Praga, 1939ko uztailaren 14a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Slavín Vyšehrad cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ama | Amálie Muchová |
Ezkontidea(k) | Marie Chytilová (en) (1906 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Colarossi (en) Académie Julian (en) Municheko arte ederren akademia (1884 - 1887) |
Hizkuntzak | txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kartelgilea, litografoa, argazkilaria, diseinatzaile grafikoa, margolaria, posta zigilu diseinatzailea, diseinatzailea, ilustratzailea, artista grafikoa, irakaslea, bitxi diseinatzailea, unibertsitateko irakaslea eta barrualdeen dekoratzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Viena Munich Paris eta Praga |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Hans Makart, William Morris eta Dante Gabriel Rossetti |
Mugimendua | Art Nouveaua sinbolismoa |
muchafoundation.org | |
Biografia
Bere abesteko gaitasunak bigarren mailako hezkuntza Brnon (Moraviako hiriburua) egitea ahalbidetu arren, txikitatik marrazketan interesa zuen. Moravian lan egin zuen margoketa dekoratiboan 1879a arte, noiz Vienara joan zen, hango antzerki diseinu konpainia batekin.
1881ean Moraviara bueltatu zen eta bere kaxa, modu independentean lan egin zuen, margolan dekoratiboak eta erretratuak egiten. Mikulov-ko Kart Khuen kondeak, Hursovany Emmanhof gaztelua muralekin dekoratzeko kontratatu zuen. Hain harrituta geratu zen honen lanarekin, ezen Municheko Arte Akademian Mucharen ikasketa formala babestu baitzuen.
Hasierak
1887an Parisera joan zen eta Academie Julian eta Academie Calarossi-n jarraitu zituen bere ikasketak. Aldi berean, ilustrazioak egiten zituen aldizkari eta publizitateentzat. Sarah Bernhardt aktorearekin Gismonda obrarentzat egindako iragarkiarekin ospea hartu zuen. Horren ondoren aktoreak Muchari sei urteko kontratu bat eskaini zion.
Ez zituen bakarrik kartel publizitarioak egin, Théâtre de la Renaissanceren eszenografiak eta jantziak ere diseinatu zituen. 1910ean Pragara bueltatu zen, non, beste gauzen artean, Arte Ederretako Antzokia apaindu zuen.
Obra
Muchak Art Nouveau bezala ezagutzen den estiloan hainbat pintura, poster, ilustrazio egin zituen, bitxi, alfonbra, tapiz eta antzerki dekoratuen diseinu batzuekin batera. Askotan, bere lanetan, emakume gazte, eder eta osasuntsuak ageri dira, jantzi neoklasikoekin, askotan lorez inguraturik eta ileak hauen inguruan uhinak egiten dituzte. Dekorazioz betetako obrak egiteko joera zuen (Horror Vacui), eragin bizantziarretik etorria. Markoak ere berak diseinatzen zituen eta formatu oso estu eta luzeak gogoko zituen. Artea mezu espiritual bat transmititzeko existitzen zela adierazi zuen eta etsitua sentitzen zen bere fama arte komertzial batetik lortu izanagatik.
Slovanská epopej (eslabiar epopeia) bere maisulantzat hartzen zuen. Urte asko pasa zituen Eslaviar herrien historia deskribatzen zituzten margo serie handi hauek egiten. Muchak serie hau bukatzea gaztetatik amestu zuen.
Erreferentziak
Kanpo Loturak
- https://www.mucha.cz/en/
- http://artchive.com/artchive/M/mucha.html
- https://web.archive.org/web/20060115145528/http://www.pricejb.pwp.blueyonder.co.uk/slav-epic/introduction.htm
- https://web.archive.org/web/20030622170042/http://www.artrenewal.org/asp/database/art.asp?aid=598
- https://web.archive.org/web/20090317094745/http://museumsyndicate.com/artist.php?artist=192