Alphonse Henri d'Hautpoul

Alphonse Henri, Hautpoulgo kondea (Versailles, 1789ko urtarrilaren 4a - Paris, 1865eko uztailaren 27a) frantziar militar eta politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1849tik 1851ra Frantziako Bigarren Errepublikan.

Alphonse Henri d'Hautpoul

Frantziako gobernuburua

1849ko urriaren 31 - 1850eko urriaren 22a
Odilon Barrot - Léon Faucher
Frantziako par


Bigarren Inperioko senataria


Frantziako Gerra ministro



Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaVersailles, 1789ko urtarrilaren 4a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1865eko uztailaren 27a (76 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaFontainebleauko eskola
École Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ofizierra eta militarra
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaParti de l'Ordre (en) Itzuli

Fontainebleauko Eskola Militarrean hezi zen eta teniente graduarekin 1806ko Alemaniako kanpainan eta 1807ko Poloniako kanpainan esku hartu zuen Napoleondar Gerretan. 1808tik 1812ra Iberiar Penintsulako Gerran borrokatu zuen, Salamancako guduan zauritu eta harrapatu zuten arte. 1814an askatu eta batailoiko komandante mailara igo zuten.

1815ean koronel mailara igo zen eta Angulemako dukearen landa-laguntza izendatu zuten. 1823an Errege Guardiako Hirugarren Infanteria Erregimentuaren buru izan zen Espainiaren inbasioan.

1830etik 1838ra diputatua izan zen eta 1830ean Gerra Administrazioa zuzendu zuen hilabete batzuetan. 1841ean teniente jeneral izatera igo zen eta hurrengo bi urteetan Aljerian borrokatu zuen.

1848an Frantziako pare izendatu zuten eta 1849an lehen ministro. 1851n dimisioa eman zuen Luis Napoleon Bonaparteren aldekoen eta kontrakoen arteko istiluen ondoren, eta Aljeriara itzuli zen gobernadore nagusi karguarekin.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.