Alphonse Daudet
Alphonse Daudet (Nimes, Proventza, 1840ko maiatzaren 13a - Paris, 1897ko abenduaren 16a) idazle frantsesa izan zen.
Alphonse Daudet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Louis Marie Alphonse Daudet |
Jaiotza | Nimes, 1840ko maiatzaren 13a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Clamart |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1897ko abenduaren 16a (57 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Alphonse Daudet (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Sifilia |
Familia | |
Aita | Vincent Daudet |
Ama | Adeline Daudet |
Ezkontidea(k) | Julia Daudet |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa okzitaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, poeta, eleberrigilea, autobiografialaria, gidoilaria eta prosalaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Émile Zola eta Edmond de Goncourt (en) |
Kidetza | Académie de Nîmes (en) |
Izengoitia(k) | Piccolo |
Genero artistikoa | eleberria olerkigintza Ipuina drama kontakizun laburra |
| |
Biografia
Gurasoek dirurik ez zutenez, alde batera utzi behar izan zituen ikasketak gazte zela. 1857an, Parisera jo zuen anaiarekin elkartzeko. Han eman zuen argitara Les amoureuses (1858, Maiteminduak), bere lehen poema-bilduma.
Lanak
Hainbat obra idatzi zuen antzerkirako 1862-1866 bitartean: La dernière idole (1862, Azken idoloa); Les absents (1863, Ez daudenak); Lettres de mon moulin (1866, Gutunak nire errotatik). 1868an, Le petit chose obra biografikoa, eta Tartarin de Tarascon trilogia ospetsua (1872-1890, Taraskoneko Tartarin, Josu Zabaletak euskaratua) eman zuen argitara. Goncourt, Zola eta Flauberten adiskide zen.
Beste zenbait lan L´Arlésienne (antzerkia, 1872), Jack (1876) eta Sapho (1884) eleberriak, eta Contes du lundi (ipuinak, 1873) dira.
Daudetek aldizkari eta egunkarietarako artikuluak ere idatzi zituen, batez ere Le Figaro aldizkarirako. Bere lanetan Frantziaren hegoaldeko pertsonaiak eta bizitza adieraztean erakutsi zuen umoreak eta sentimentalismoak eman zioten, batez ere, ospea.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alphonse Daudet |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.