Iparrizarra
Iparrizarra, Polaris edo Alpha Ursae Minoris Ursa Minor konstelazioko izarrik distiratsuena da. Zeruko ipar polotik oso gertu dago eta horregatik gaur egungo iparrizarra da honakoa.
Iparrizarra Hubble Teleskopiotik ikusia. | |
Behaketa data Garaia J2000 Ekinokzioa J2000 | |
---|---|
Konstelazioa | Ursa Minor |
Igoera zuzena | 02h 31m 49.09s [1] |
Deklinazioa | +89° 15′ 50.8″ [1] |
Itxurazko magnitudea (V) | 1.985[2] / 8.5[2] / 8.21 |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | F7 Ib-II[2] / F0V[2] / F3V |
U−B kolore indizea | 0.38 |
B−V kolore indizea | 0.60 |
Aldakor mota | Zefeida aldakorra |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | -17 km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: 44.48 ± 0.11 [1] mas/u Dec.: -11.85 ± 0.13 [1] mas/u |
Paralajea (π) | 7.54 ± 0.11[1] mas |
Distantzia | 433 ± 6 au (133 ± 2 pc) |
Magnitude absolutua (MV) | -3.63 ± 0.14[2] (-3.62 / 2.9) |
Zehaztasunak | |
α UMi A | |
Masa | 6.0 ± 0.5[2] M☉ |
Erradioa | 46 ± 3 R☉ |
Argitasuna | 2200 L☉ |
Tenperatura | 7200 K |
Metaltasuna | 112% solar[3] |
Errotazioa | ~17 km/s |
Adina | 7×107[2] urte |
α UMi Ab | |
Masa | 1.54 ± 0.25[2] M☉ |
Orbita[2] | |
Lehenengoa | α UMi A |
Orbita-aroa (P) | 29.59 ± 0.02 u |
Ardatz erdihandia (a) | 142 ± 21 m |
Eszentrikotasuna (e) | 0.608 ± 0.005 |
Okerdura (i) | 130.2 ± 4.8° |
Nodoaren luzera (Ω) | 167.1 ± 9.4° |
Periastron garaia (T) | 1987.66 ± 0.13 |
Periastron argudioa (ω) (bigarrena) | 303.01 ± 0.75° |
Beste izendapenak | |
Iparrizarra, Polaris, 1 Ursae Minoris, HR 424, BD +88°8, HD 8890, SAO 308, FK5 907, GC 2243, ADS 1477, CCDM 02319+8915, HIP 11767, Cynosura, Alruccabah, Phoenice, Navigatoria, Yilduz, Mismar |
Hipparcos astrometria sateliteak egindako neurketatan oinarritua[4][5] Iparrizarra 434 argi-urtera dagoela kalkulatu da.[1] Izar anizkoitz bat da, α UNi A bere bi kide txikiago diren α UMi B eta α UMi Ab, eta urrunago dauden α UMi C eta α UMi D. α UMi B 1780an aurkitu zuen William Herschelek.
Bestelako baliabiderik ez zegoenean Iparrizarra gauez orientatzeko funtsezkoa zen, batez ere itsasgizonentzat. Tradizionalki Iparrizarra lokalizatzeko Hartz Handia konstelazioaren goldearen atzeko bi izarren artean marra bat irudikatu eta bi izar horien arteko aldearen halako bost eginda bertan dago Iparrizarra, Hartz Txikiaren muturrean hain zuzen (eskuineko irudia handituta ikus daiteke ongi).
Ipar polotik hain gertu egonik lurraren errotazio-ardatzean kokatzen da eta, horregatik hain zuzen, Ipar hemisferioan ematen du geldirik dagoela eta gainerako izarrek haren inguruan bira egiten dutela. Lurraren errotazioa da irudipen hori sortzen duena. Lurra mendebaldetik ekialdera egiten du bira, horregatik izarrek ekialdetik mendebaldera egiten dute irudikapenezko bira.
Lurraren ardatza ez da finkoa. Ekinokzioen prezesioa izenez ezagutzen den mugimendu konikoa egiten du. Alpha Ursae Minoris ez da beti izan Iparrizarra. Egiptoko piramideen garaian Thuban izarra zen Iparretik gertuena. Alpha Ursae Minoris duela mila bat urte da Iparrizarra eta hurrengo bi mila urtean segituko du izaten.
Erreferentziak
- van Leeuwen, F.. (2007). «HIP 11767» Hipparcos, the New Reduction.
- «Polaris: astrometric orbit, position, and proper motion» Astronomy and Astrophysics (360): 399-410. Bibcode: 2000A&A...360..399W..
- Cayrel de Strobel, G.. (2001). « Catalogue of [Fe/H] determinations for FGK stars: 2001 edition » Astronomy & Astrophysics (373): 159–163. doi: . Bibcode: 2001A&A...373..159C..
- Perryman, M. A. C.; Lindegren, L.; Kovalevsky, J.; et al.. (1997). «The Hipparcos Catalogue» Astronomy and Astrophysics 323: L49–L52. Bibcode: 1997A&A...323L..49P..
- Perryman, Michael. (2010). The Making of History's Greatest Star Map. Springer-Verlag doi: ..
Kanpo estekak
Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |