Alpeetako Tourra
Alpeetako Tourra, 2016ra arte Trentinoko Giroa (italieraz: Giro del Trentino) deitua, urtero Italia iparraldeko Trentino-Adige Garaia eskualdean apirilean ospatzen den etapakako txirrindularitza itzuli bat da.
| |||
Izen ofizialak | |||
1962-2016 | Giro del Trentino | ||
2017- | Tour of the Alps | ||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1962 | ||
Ekitaldi kopurua | 46 (urtea: 2023) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Api) | ||
Mota | Etapakako lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Italia | ||
Lekua | Trentoko probintzia autonomoa | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Mailak | 2.2 (1997-2004) 2.1 (2005-2010) 2.HC (2011-2019) 2.Pro (2020-) | ||
Zirkuitua | UCI ProSeries | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Tao Geoghegan Hart | ||
Garaipen gehien lortu duena | Damiano Cunego (3 garaipen) | ||
Dokumentazioa |
Txirrindulari askok maiatzean ospatzen den Italiako Giroarentzako prestakuntza bezala erabiltzen dute. Gaur egun 4 etapatan ospatzen da, lehena erlojupekoa. Itzuliko liderra fuksia koloreko maillot batekin identifikatzen da. .
Emakumezkoen proba bat ere badu, Trentino Adige Garaia-Südtiroleko Giroa izenekoa, 2.1 mailan.
Historia
Lehen edizioa 1962an ospatu zen eta Enzo Moserrek irabazi zuen. Hurrengo urtean bigarren edizioa ospatu zen. Eta, ordutik aurrera, 1979 arte ez zen berriz ospatu.
1986an Coppa Italia izena hartu zuen, eta taldekako lasterketa bat izan zen, Carrera taldeak irabazi zuena.
2001etik aurrera, proba hau Arco herrian hasi eta amaitzen da.
2005ean UCI Zirkuitu Kontinentalak sortu zirenetik UCI Europe Tourren zati da, 2.HC mailan (gorengoa).
Palmaresa
Oharra: 1986ko edizioa, taldekako lasterketa izan zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Italieraz)Webgune ofiziala