Alpaïs Cudotekoa
Alpaïs bedeinkatua (Alpaida, Alpaidis) Cudotekoa (c. 1150 - 1211) Eliza katolikoan ohoretua izan zen. Cudoteko nekazari familia batean jaio zen, Senseko elizbarrutian, eta gazte zelarik legenarrak jo zuen. Bere bizitza ca. 1180an Petri izeneko inguruko orden zistertarreko monasterioko monjeak idatzi zuen.[1]
Alpaïs Cudotekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cudot, 1155 (egutegi gregorianoa) |
Heriotza | Cudot, 1211ko azaroaren 3a (egutegi gregorianoa) (55/56 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Santutegia | |
Azaroaren 3 |
Janaria ukatu eta denbora luzez bere elikagai bakartzat eukaristia izan zuen. Alpaïsi buruzko istorioetako batek dionez, Cudoteko prioreak txerri puskak eraman zizkion hauek miazteko. Ikaratuta, puskak distrituko emakume zahar bati, bera baino txiroagoa zena, eman zizkion.[2]
Bere kultua Pio IX.ak konfirmatu zuen 1874an.
Erreferentziak
- Medieval Writings on Secular Women. , 54-57 or. ISBN 9780141439914..
- Caroline Walker Bynum, Holy Feast and Holy Fast: The Religious Significance of Food to Medieval Women (Berkeley: University of California, Berkeley Press, 1987), 134.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.