Alnath
Alnath edo Elnath (Beta Tauri, β Tau edo 112 Tau) Taurus konstelazioan dagoen izar bat da. Bere izena, batzuetan Al Nath edo Alnath bezala idatzia, arabierazko النطح an-naţħetik dator, eta "topeka dagoena" esan nahi du. Bere irudizko magnitudea +1,68 da, eta, ondorioz, Aldebaranen ondoren Taurus konstelazioko bigarren izarrik dizdiratsuena da. Taurusen, non "zezenaren adarretako" baten muturrean dagoen, eta Aurigaren arteko mugan dagoenez, azken honetan aurigaren eskuineko hankan dagoelarik, Bayerren izendapenean Gamma Aurigae izena ere jasotzen du, izen hau askorik erabiltzen ez den arren. Sagitarius konstelazioan dagoen Esne Bidearen erdigunearen kontrako puntua den antizentru galaktikotik 3 grado mendebaldera baino ez dago.
Elnath da Taurus konstelazioko β izarra | |
Behaketa data Garaia J2000 Ekinokzioa J2000 | |
---|---|
Konstelazioa | Taurus |
Igoera zuzena | 05h 26m 17.5134s |
Deklinazioa | 28° 36′ 27.494″ |
Itxurazko magnitudea (V) | 1.68 |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | B7III |
U−B kolore indizea | -0.49 |
B−V kolore indizea | -0.13 |
Aldakor mota | None |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | 9.2 km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: 23.28 mas/u Dec.: -174.22 mas/u |
Paralajea (π) | 24.89 ± 0.88 mas |
Distantzia | 131 ± 5 au (40 ± 1 pc) |
Magnitude absolutua (MV) | -1.34 |
Zehaztasunak | |
Masa | 5.0 ± 0.1 M☉ |
Erradioa | 4.2 R☉ |
Argitasuna | 700 L☉ |
Tenperatura | 13,824 ± 475 K |
Metaltasuna [Fe/H] | -0.10 dex |
Biratze abiadura (v sin i) | 82 km/s |
Adina | 100 ± 10 Mu |
Beste izendapenak | |
Datubase erreferentziak | |
SIMBAD | data |
Lurretik 131 argi urteko distantziara, Alnath erraldoi urdin bero bat da, azalean 13.600º Kelvineko tenperatura duena eta B7III espektro motakoa. Bere argitasuna, igorritako erradiazio ultramorea barne, gure eguzkiarena baino 700 aldiz handiagoa da. Bere moduko beste zenbait izar bezala, Alnath kimikoki berezia da eta merkurio-manganesozko izar bat dela dirudi, eredu bezala Alpheratz edo α Andromedae duen izar taldea. Honela, bere manganeso kopurua gure eguzkiarenaren 25 aldiz handiagoa den bitartean, bere kaltzio eta magnesio kopurua gure eguzkian aurki daitekeenaren zortzirena baino ez da.