Almudena Otaola
Almudena Otaola Urkijo (Bilbo, Bizkaia, 1973ko abuztuaren 27a) Eusko Alderdi Jeltzaleko politikaria da.
Almudena Otaola | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
2016ko urriaren 21a - 2017ko urtarrilaren 3a - Rakel Molina Pérez → Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Bilbo, 1973ko abuztuaren 27a (50 urte) | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | ![]() |
Nahiz eta Bilbon jaio, bere aitaren jaioterrian, Okondon, hazi zen.
2003an zinegotzi gisa hasi zen bere herrian, Okondon, 2007tik 2015era, eta Arabako Biltzar Nagusietan prokuradorea izan zen.
2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan legebiltzarkide hautatua izan zen Arabatik. 2017ko urtarrilaren 10ean legebiltzarkide akta utzi zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko kabinete zuzendari izateko. Ondorioz, Rakel Molinak hartu zuen haren legebiltzarkide akta.
2019ko apirilaren 28an, senataria aukeratu zuten Arabatik.[1]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) España, Senado de. «Ficha del Senador | OTAOLA URQUIJO, ALMUDENA | Senado de España» www.senado.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.