Almudena Cid

Almudena Cid Tostado (Gasteiz, Araba, 1980ko ekainaren 15a) gimnasta ohia eta modeloa da. 2008ko Olinpiar Jokoetan parte hartu ondoren, bere ibilbide profesionalari agur esan zion. Christian Gálvez madrildar telebista aurkezle, aktore eta idazlearekin ezkonduta egon da 2010tik 2021eraino.

Almudena Cid
Gimnasta

Informazio pertsonala
Izen osoaAlmudena Cid Tostado
Ordezkatutako herrialdea Euskal Herria
Jaiotza1980ko ekainaren 15a (43 urte)
Gasteiz, Araba
Garaiera167±1 zentimetro
Pisua47 kilogramo
DiziplinaGimnasia erritmikoa
Urteak talde nazionalean1994~2008
KlubaBeti Aurrera
Aurreko entrenatzaileaIratxe Aurrekoetxea
Mugimendu eponimoakCid Tostadoren elementua (pilotarekin)
Erretiroa2008

1996an parte hartu zuen olinpiar jokoetan lehenengo aldiz, Atlantan, eta finalera heldu zen. Hurrengo bi olinpiar jokoetan ere lortu zuen finalista izatea, 2000n Sydney eta 2004an Atenasen. Hiru olinpiar jokoetan jarraian finaleraino sailkatu den munduko lehen emakumea izan da.

Greziako Patras hirian egindako 2007ko munduko txapelketan 11. sailkatu zen. Pekingo 2008ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, finaletarako sailkatu zen, eta, 8. bukatu zuelarik, diploma olinpikoa eskuratu zuen.

Kirol ibilbidea

Zazpi urte zituela, bere eskolan hasi zen gimnasia erritmikoa praktikatzen. Beti Aurrera, Gasteizko gimnastika taldean ibili da bere ibilbide profesionala amaitu ostean.

1994 – 1996

Hamahiru urterekin, 1994ko maiatzean, bere lehenengo txapelketa internazionalean parte hartu zuen. Horretan urrea pilotan, brontzea orokorrean eta taldeka brontzea ere irabazi egin zuen. Hilabete batzuk geroago, azaroan, Espainiako selekziotik deitu egin zioten. Selekzioan egon zen bitartean, eguneko 8 orduko entrenamenduak izaten zituen eta aparteko etxe batean zegoen beste gimnasta batzuekin. 1995ko Espainiako txapelketan izan zen, Almudenak Espainiako txapeldunaren titulua hartu zuen lehenengo aldia. Urte hartan, ekainean Europako koparen finalean parte hartu zuen, Telforden (Ingalaterran) ospatu zen txapelketa eta han 10. postua lortu zuen. Hurrengo Munduko txapelketan, Vienan, 11.postua lortu zuen eta orokorrean, Alba Cariderekin batera, taldeko 5.postua. 1996an, 11. postua lortu zuen Osloko Europako txapelketaren final orokorrean, horretarako sokan 8. geratu zen eta zintan 7. Budapesteko Munduko Txapelketaren finalean, sokan 4. postua eta pilotan 6.ena lortu zuen. Urte horretan bertan Atlantako Joko Olinpikoetara joan zen eta bere lehenengo final olinpikoan sartzea lortu zuen. 9.a amaitu egin zuen, txapelketako gimnastarik gazteena izanda.

1997 – 2000

1997an Patrasko nazioarteko torneora joan zen, han 3 brontzezko eta zilarrezko domina bat irabazi egin zituen. Patrasko Europako txapelketan 11. postua lortu zuen orokorrean eta 8. uztaileko finalean. Urte berberean, Berlingo munduko txapelketan, honako postu hauek lortu zituen: 11. orokorrean, 8. mazetan, zintan 7.a eta Alba Caride eta Esther Domínguezekin taldekideekin 7. postua. 1998an Bulgariako torneo batean, orokorrean brontzea irabazi zuen eta aparatu guztietako finaletaraino iritsi zen. Geroago, Portimaoko nazioarteko lehiaketako irabazlea izan zen Almudena. Urte horretan Portoko Europa txapelketan orokorrean 9. postua lortu eta taldeka 5.a. Sevillako torneoan, 6. postua lortu zuen aparatu guztietan. 1999. urtean Budapesteko Europa txapelketan parte hartu zuen, 11. geratu zen orokorrean. Osakako, munduko txapelketarako, Gimnastika Erritmikoko Espainiako Federazioak, talde bat eta bi gimnasta Sidneyko Joko Olinpikoetara eramatea zuten helburu. Espainiako taldeak 5. postua lortu zuen. Gainera Almudena Cidek 11. postua lortu zuen orokorrean eta soka finalean, 7. postua. 2000.ean, Almudenak Opale de Calaiseko Kopan parte hartu zuen: orokorrean brontzea, hiru urre eta zilarra aparatuetan, lortzeaz gain, Almudenari sinpatia eta dotoretasun trofeoa eman zioten.[1][2] Urte hau, aipagarria da, Zaragozako Europako txapelketan, lehiaketa orokorrean 8.postua, taldeka 4. eta uztailaren finalean 5. honekin Sydneyko Joko Olinpikoetara joatea lortu zuen. Horietan bere bigarren final olinpikorako sailkatua izan zen, berriz ere 9. postua lortzen. Ondoren ebakuntza bat egin zioten, meniskoan. 2000. urteko amaieran, presidentea eta talde teknikoa Espainiako Federaziotik alde egin zuten. Orduan Almudena hasieran zegoen taldera bueltatzea erabaki zuen, Gasteizera, Beti Aurrera taldera. Han Almudenak bere betiko entrenatzailearekin berriz ere topo egin zuen, Iratxe Aurrekoetxearekin, berarekin Barcelonara aldatzea erabaki zuten, Bartzelonan San Cugateko Errendimendu Altuko zentroan elkarrekin lan egiteko. Madrileko zentrotik Almudenari deitu zioten baina Almudenak Iratxerekin Bartzelonan jarraitzea erabaki zuen.

2001 - 2004

2001ean, Gimnastikako Federazio Internazionalak kode berria aurkeztu zuen eta honek maila handiagoa erakartzen zuen, orduan gimnasta askok erretiroa hatu zuten. Almudenak kode berrian moldatzea lortu egin zuen eta gimnasta nagusienetariko bat izateari pasatu zuen. Maiatzean, lehenengo aldiz taldeko brontzea irabazi zuten. Genevako, Europako txapelketan Almudenak pilotako ariketan bere elementu propioa erakutsi zuen (Cid Tostado). Urte horretan bertan federazioak elementu hori onartu zuen eta Almudenari, pilotako ariketaren notari 0,10 bat gehitzen zioten originaltasunagatik. Txapelketa horretan 7. postua lortu egin zuen pilotan eta 8. mazetan. Abuztuan, Akitako Munduko Jokoak ospatu ziren, eta lau aparatuetan 4. postua lortu zuen. Urrian, Madrilgo Munduko txapelketan, 9.postua lortu zuen, (geroago 7. postua izango zen, Alina Kabajeva eta Irina Txastxina, kanporatu ondoren) eta 4. uztailean. Taldeek txapelketan, Jenifer Colino eta Carolina Rodríguez-ekin batera 4.postua lortu zuen. 2002an brontzea lortu zuen Thiaisko Grand Prixean, pilotan. Urte horretan bertan Almudena berriz ere Espainiako txapelduna izan zen eta Kopan, uztailaren finalean 6. postua lortu zuen. Azaroan, Granadako Europako txapelketan, orokorrean 7.a, 8. sokako finalean eta uztaian eta 7. sokan. Leku askotako torneoak egiten jarraitu zuen eta postu altuak lortzen zituen.

Budapesteko Munduko Txapelketan, Espainiako taldeari soilik leku bat eman zioten, Atenasko Joko Olinpikoetan parte hartzeko (2004). Federazioak, Almudena Cid eta Jenifer Colinok elkarren artean lehiatzea erabaki zuen. Lehia, hurrengo txapelketen postuei begiratuta izango zen, horrek ez zitzaien gimnastei batere gustatu.[3][4] Azkenik, Almudena izan zen Atenasen parte hartu zuena. Han bere hirugarren final olinpikora pasatzea lortu zuen, ordura arte hiru final olinpiko lortu zituen gimnasta bakarra izan zen. Horretan 8. postua lortu zuen, hau da; diploma olinpikoa.

2005 – 2008

2005eko maiatzean, zintan 5. izan zen Corbeil-Essonnes torneoan, proba honek Munduko kopan puntuatzen zuen. Ekainean Moskuko Europako txapelketan 11.ena geratu zen. Hilabete horretan bertan, Almerian, Joko mediterraneoetan parte hartu zuen eta garailea izatea lortu zuen. 2005eko maiatzean, Corbeli-Essonnes torneoan, zinta finalean 8. izan zen, Munduko kopan puntuatzen zuen proba honek. Ekainean Moskuko Europako txapelketan parte hartu zuen, 10. geratuz orokorrean.

2005ean ere Un paso adelante telebistako seriean parte hartu zuen. 2006an Madeirako torneo internazionalean brontzea irabazi egin zuen. Urte horretan bertan oinean lesio sufritu zuen. Federazioaren ustez, Almudena ezin izango zuen hurrengo torneoetan parte hartu, orduan Almudenak atsedena hartu zuen eta Desafio bajo cero telebista programan parte hartu zuen, irabazi egin zuen.

2007an Almudena txapelketetara bueltatu zen, dantza desberdinekin , eta helburu moduan laugarren Joko Olinpikoetan parte hartzea zuen.Urte honetan Carolina Rodríguezekin Espainia ordezkatu zuen txapelketa guztietan. Koparako puntuatzen zuten txapelketetan postu onak lortu egin zituen. Eta berriz ere Almudena, Joko Olinpikoetan parte hartzeko hautatu zuten.

Pekinen, Almudenak laugarren final olinpikora pasatzea lortu zuen, hori lortu zuen gimnasta bakarrean bihurtzen. Abuztuaren 23an(2008) Almudenak bere kirolarekiko karrerari amaiera eman zion, diploma olinpikoa berriz ere lortuz. Bere keinu finala, moketan bihotz bat marraztea eta muxu bat ematea izan zen. Abenduan, omenaldia jaso zuen Gimnasia erritmiko internazionaleko Federaziotik, presidenteak Bruno Grandi, Almudenari trofeo espezial bat emanez, bere karrera sarituz.[5]

Gimnasta ibilbidearen amaiera[6]

2008ko irailean, Almudenak Circus programa aurkeztu zuen eta El hormiguero izeneko programan ere sekzio bat izan zuen gimnasia erritmikoko mugimenduei eskainita. 2009ko martxoan, Guerra de sesos Jesus Vázquezek aurkezten zuen Telecincoko programan agertu zen. Apirilean, Real Orden Del Mérito Deportivoko domina eman zioten Espainian. Hortik aurrera telebistako hainbat programatan agertu zen. Bideokliparen bat ere egin zuen.

2013an eskumuturreko batzuen promozioan lan egiten hasi zen #unadealmudena

Almudenak antzezle ere lan egin du, besteak beste Errementari filmean

Joko Olinpikoetako ibilbidea

  • 1996, Atlanta: 9. postua eskuratu zuen, guztira 38.515 punturekin (Soka 9.700, Makilak 9.683, Baloia 9.566, Zinta 9.566).
  • 2000, Sydney: 9. postua berriro, 38.907 punturekin (Soka 9.750, Uztaia 9.725, Baloia 9.691, Zinta 9.741).
  • 2004, Atenas: 8. postua, bere inoizko hoberena, 98.450 punturekin (Zinta 23.425, Makilak 24.900, Baloia 25.000, Uztaia 25.125).
  • 2008, Beijing: 8. postua, 68.100 punturekin.

Erreferentziak

  1. «Edición del Sunday 3 October 1999, Página 43 - Hemeroteca - MundoDeportivo.com» hemeroteca.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  2. «Edición del $dateTool.format('EEEE d MMMM yyyy', $document.date), Página $document.page - Hemeroteca - MundoDeportivo.com» hemeroteca.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  3. (Gaztelaniaz) «Colino denuncia favoritismo de la Federación por la plaza olímpica» abc 2004-06-05 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  4. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2004-03-15). «Reportaje | La gran batalla» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  5. «La FIG homenajea a Almudena Cid - Marca.com» archivo.marca.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  6. (Gaztelaniaz) Gaton, Miguel. (2008-08-23). «Almudena Cid se despide de su carrera deportiva» Juegos Olimpicos (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).

Ikus, gainera

  • Gasteiztar ospetsuen zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.