Alluts
Alluts, Aillutz edo Allux Hernioko mazizoaren iparrekialdean kokaturiko haitza eta parajea, Alkizako udalerrian. Kareharrizko haitzaren altitudea 687 m-koa da. Haitzaren iparraldeko aldeak 50 m inguruko amildegi bertikala osatzen du; hegoaldekoak, aldiz, apenas du altitude-diferentziarik gertutik pasatzen den bidearekiko. Pagadi ederra dago parte horretan[1].
Alluts | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 687 m |
Mota | haitz |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°09′49″N 2°07′07″W |
Mendikatea | Hernioko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Eskualde | Tolosaldea |
Udalerria | Alkiza |
1811 arte Alluts udal jabegoko lurra izan zen, baina urte horretan udalak enkantean jarri zituen beste 176 herri-sailekin batera. Herriko udal artxiboan agertzen denez, hariztia zen orduko baso nagusia[2].
Erreferentziak
- Aranburu Ugartemedia, Pello Joxe. (2006). Toponia III, Arana aldea. Oilategitik, 31-34 or..
- Aranburu Ugartemendia, Pello Joxe. (2003). Alkiza. Auzo eta hiribilduaren azterketa historikoa (1348-1950). Alkizako udala, 289-290 or. ISBN 84-606-3058-7..
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.