Alleko
Alleko Aralarko mendilerroan dagoen mendi baten izena da. Alleko pikoa eta Alleko aitze bezala ere deitzen diote. Hemendik igarotzen da Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugaren zati bat.
Alleko | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.018 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°58′25″N 2°05′29″W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Lizarrusti |
Mendikat | Mendikat |
Irispideak
Lizarrustiko mendatetik abiatuta bi eratara hel daiteke Allekoren tontorrera:
Trenbideko bidea
Antzina, trenbide honetatik, zura eramaten zuen tren bat pasatzen zen, eta bide hauxe da jarraitu behar dena kasu hontan. Hau, Lizarrustiko Haitzak izeneko haizpetik igarotzen da, Maitzegi errekaren labarraren gainean zintzilikaturik, han eta hemen urjauziak dituelarik. Lizarrustiko haitzek oso izen ezaugarritsuak dituzte. Ekialdetik mendebaldera, hauexek dira euren izenak: Kantera, Malkorbizkarra, Intxusaeta eta Leizalde. Haitz hauetan, kirol eskaladako bide batzuk ireki dira.
Trenbidearen bideak tunel txiki bat zeharkatzen du Akerretako pasabidera iritsi aurretik, Lareoko urtegia baino zertxobait beherago. Lizarrustiko haitzak atzean utzi ondoren, zuzen igotzen da gailurretatik Allekoren tontorrera.
Lizarrustitik, eta Errenagako babeslekuen bidetik, mendatetik kilometro bakarrera dagoen bihurgunean hasten dena, Etxarri Aranatzeranzko norantzan Iraioko Zelaiara desbideratu daiteke, eta tontorrera igo mendebalderantz jarraituz.
Zuzen hel daiteke pagaditik, Akaitz Errekako haranetik zehar. Haran honek, Akaitz eta Alleko banatzen ditu.
Maitzegi Erreka
Lizarrustitik, trenbidearen bidea har daiteke, Maitzegi errekaren labarraren gainean, gurutzatzen duen zubi batetara arte. Hemen, labarraren jeitsiera hasten da, ez oso zaila eta hiru urjauzi dituela. Azkenekotik, ezkerrera hartu eta bidera irtetzen da.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |