All-Ireland Senior Hurling Championship
All-Ireland Senior Hurling Championship Irlandan urtero antolatzen den hurling txapelketen artean garratzitsuena da. Irlandako Errepublika eta Ipar Irlandako konderri ezberdinak lehiatzen dira, bai eta Londresko (Erresuma Batua) eta New Yorkeko (AEB) talderen batzukere. Txapelketaren finala Dublingo Croke Park zelaian jokatzen da. Kilkenny GAA (36), Cork GAA (30) eta Tipperary GAA (27) dira txapelketa gehien irabazi dituzten taldeak.
All-Ireland Senior Hurling Championship | |
---|---|
Antolatzailea | Elkarte Atletiko Gaelikoa (GAA) |
Sorrera | 1887 |
Eremua | Irlanda Ipar Irlanda Ingalaterra |
Taldeak | 10 |
Garaipen gehien | Kilkenny GAA (36) |
Txapelduna | Limerick GAA (2018) |
Webgunea | www.gaa.ie |
Historia
Elkarte Atletiko Gaelikoa (GAA) 1884ean sortu zen Futbol gaelikoa eta hurlinga antolatzeko. Berehala eratu ziren kirol bakoitzerako txapelketak. Hurlingari dagokionez All-Ireland Hurling txapelketa 1887an sortu zen eta urtero jokatu izn da, 1888an salbu, orduan Estatu Batuetan bira bat egitea pentsatu baitzen kirol berria ezagutzera emateko.
Historikoki Munster, Leinster, Connacht eta Ulster probintzietako txapelketak jokatu izan ziren eta hauetako txapeldunen artean jokatzen zen All-Ireland txapelketa. 1891 arte probintzietako klubak beren izenean aritzen ziren eta 1892tik aurrera konderriaren izenean. 1997an sistema aldatzea erabaki zen eta probintzia bakoitzeko finalista izandakoek bigarren aukera bat zeukaten txapelketan sartzeko, beraien artean bi postu jokoan sartzen baitziren. 2005ean aldaketa berriak izan dira, baita 2008an ere, eta gaur egun talde gehiagok hartzen dute parte txapelketan.
Bi urtetan, 1905 eta 1908an, finala bi partidutara jokatu zen.
Palmaresa
Garaipenak
Taldeka
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Kilkenny | 36 | 1904, 1905, 1907, 1909, 1911, 1912, 1913, 1922, 1932, 1933, 1935, 1939, 1947, 1957, 1963, 1967, 1969, 1972, 1974, 1975, 1979, 1982, 1983, 1992, 1993, 2000, 2002, 2003, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2012, 2014, 2015 |
Cork | 30 | 1890, 1892, 1893, 1894, 1902, 1903, 1919, 1926, 1928, 1929, 1931, 1941, 1942, 1943, 1944, 1946, 1952, 1953, 1954, 1966, 1970, 1976, 1977, 1978, 1984, 1986, 1990, 1999, 2004, 2005 |
Tipperary | 28 | 1887, 1895, 1896, 1898, 1899, 1900, 1906, 1908, 1916, 1925, 1930, 1937, 1945, 1949, 1950, 1951, 1958, 1961, 1962, 1964, 1965, 1971, 1989, 1991, 2001, 2010, 2016, 2019 |
Limerick | 8 | 1897, 1918, 1921, 1934, 1936, 1940, 1973, 2018 |
Dublin | 6 | 1889, 1917, 1920, 1924, 1927, 1938 |
Wexford | 6 | 1910, 1955, 1956, 1960, 1968, 1996 |
Galway | 5 | 1923, 1980, 1987, 1988, 2017 |
Offaly | 4 | 1981, 1985, 1994, 1998 |
Clare | 4 | 1914, 1995, 1997, 2013 |
Waterford | 2 | 1948, 1959 |
Kerry | 1 | 1891 |
London | 1 | 1901 |
Laois | 1 | 1915 |
Probintziaka
Probintzia | Garaipenak | Taldeak |
---|---|---|
Munster | 73 | Cork (30), Tipperary (28), Limerick (8), Clare (4), Waterford (2), Kerry (1) |
Leinster | 51 | Kilkenny (34), Dublin (6), Wexford (6), Offaly (4), Laois (1) |
Connacht | 4 | Galway (5) |
Ulster | 0 | - |
- hauetaz gain London GAAk txapelketa bat irabazi zuen.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Gaelic Athletic Association - Elkarte Atletiko Gaeliko erakundearen webgune ofiziala (Ingelesez) (Gaeleraz)