Alkino
Alkinoak hidrokarburo alifatikoak dira, karbono atomo biren artean gutxienez lotura hirukoitz bat (-C≡C-) dutenak. Bere formula orokorra CnH2n-2 da.[1]
![](../I/Ethyne-2D-flat.png.webp)
Azetilenoa (C2H2) da alkinorik sinpleena. Horren ondorioz alkinoen multzoari ere azitileno esaten zaie, adibidez, propinoari metilazetileno esaten zaio.
![](../I/Alkyne_General_Formulae_V.2.png.webp)
Alkinoak ez dira soiik produktu sintetikoak landare eta onddo askotan aurki daitezke naturan, etsenplurako Ichthyothere, Chrysanthemum, Cicuta eta Oenanthe generoko landareetan[2].
Isomerismoa
Lau edo karbono-atomoa baino gehiago dituzten alkinoek isomeria dagerte, lotura hirukoitza posizio desberdinetan egon daitekeelako edo karbono-atomoak katea nagusiaren ordezkatzaile gisa egon daitezkeelako. Halaber, alkino ez diren beste isomero batzuk ere posible dira.
- C2H2: azetilenoak isomerorik ez
- C3H4: propinoak isomerorik ez
- C4H6: 3 isomero: 1-butinoa, 2-butinoa eta 1,3-butadienoa (CH2=CH-CH=CH2)
- C5H8: 3 isomero: 1-pentInoa, 2-pentinoa, eta 3-metilbutinoa
- C6H10: 7 isomero: 1-hexinoa, 2-hexinoa, 3-hexinoa, 4-metil-1-pentinoa, 4-metil-2-pentinoa, 3-metil-1-pentinoa, 3,3-dimetil-1-butinoa.
Erreakzioak
Alkinoek hainbat erreakzio-mota paira ditzakete[3][4].
Hidrogenazioa
Hidrogenazioa partziala edo osoa izan daiteke erreakzio-baldintzen eta usatutako katalizatzailearen menpe dagoelarik.
![](../I/PhC2HH2.png.webp)
Erreferentziak
- «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
- (Ingelesez) Shi Shun, Annabelle L. K.; Tykwinski, Rik R.. (2006-02-06). «Synthesis of Naturally Occurring Polyynes» Angewandte Chemie International Edition 45 (7): 1034–1057. doi: . ISSN 1433-7851. (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
- Basterretxea, Francisco; Zabala, Gorka; Mijangos, Fernando; Izurieta, Itziar Nestor Etxebarria & Martinez de Marigorta, Edorta. (1996). Kimika orokorra. UEU, 671 or. ISBN 84-86967-71-6..
- Iturbe, Jazinto. (1979). Kimika orokorra II. UEU, 179- 182 or..
![]() |
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |