Alkerke

Alkerkea (Al Kirkat arabierazko hitzetik) arabiar jatorriko taula-joko bat da, 5x5 taula batean jokatu eta dama-jokoaren aurrekaritzat hartzen dena. Erdi Aroan zabaldu zen Europara eta Alfontso X.a Gaztelakoaren Libro de los juegos delakoan agertzen da.[1]

Alkerke jokoaren hasiera.

Arau orokorrei dagokienez, piezak ondoko gelaska batera mugi daiteke, marrek adierazten dituzten norabideetan. Aurkariaren piezak jauzi batez harrapatzen dira, hurrengo gelaska hutsik badago eta derrigorrez egin behar da. Harrapaketa anitzak ere egin daitezke. Erregela gehigarriak badaude: piezak atzera ezin idrela mugitu; aurkako azken lerrora heltzean, aurkariaren piezak harrapatzeko soilik mugi daitezke eta mugimendu batean ezin da aurreko mugimenduko gelaxkara itzuli. Pieza guztiak harrapatuta edo mugitu ezinik geratzen den jokalariak galtzen du.

Erreferentziak

  1. Angulo Martin, Patxi. (1997). «Mundu zabaleko jokoak. Jokoen mundu zabala» www.elhuyar.eus (Elhuyar) ISBN 978-84-92457-60-1. (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.