Aljerko barruti autonomoa
Aljerko barruti autonomoa (frantsesez: zone autonome d'Alger, ZAA) ALNek eta FLNek Aljeriako gerran izan zuten egitura izan zen, 1956ko abuztuaren 20an Soummamen izandako kongresuan sortzea erabaki zena eta Aljer hiriburuari baino eragiten ez ziona. Gainerako lurralde izendapenak wilaya izena hartu zuten eta sei izan ziren guztira. ZAA 1957ko urtarrilean Aljerko guduan egindako zortzi eguneko greba baino lehenago antolatu zen modu honetan: hiru lurralde banaketa, bakoitzak bere kide politiko, militar eta ekonomikoekin.
Aljerko barruti autonomoa | |
---|---|
Sorrera | 1956 |
Herrialdea | Frantzia |
Buruzagiak | |
Komandantea | Abane Ramdane Krim Belkacem Larbi Ben M'hidi Yacef Saadi Haffaf Arezki |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.