Aljeriar arabiera

Aljeriar arabiera (arabieraz: الدارجة الجزائرية, ad-Dārja al-Jazairia), Dziria, Darja edo Derja (arabieraz: الدارجة) tokiko izenak dituena,[1][2] arabiera dialektaleko aldaeren multzotik datorren hizkuntza bat da, Aljerian eta inguruko herrialdeetan mintzatzen dena.[3] Aljeriako biztanleen % 97,3k hitz egiten du aldaera horretan. Aljerian, beste herrialde batzuetan bezala, ahozko arabiera eta idatzizkoa oso desberdinak dira; bere hiztegiak amazigeraren, turkieraren eta frantsesaren neologismo eta mailegu ugari baititu, eta, arabieraren gainerako aldaerek bezala, hizkuntza idatziaren kasuen amaierak galdu ditu.

Aljeriar arabiera
دزيرية
Datu orokorrak
Hiztunakama-hizkuntza: 29.400.000 (2019)
35.000.000
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
afroasiar hizkuntzak
Hizkuntza semitikoak
arabiera
Maghrebi Arabic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoaarabiar alfabetoa eta Arabic script (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3arq
Ethnologuearq
Glottologalge1239
Wikipediaarq
IETFarq

Aljeriako arabieraren barruan ere tokiko aldaketa esanguratsuak daude; jijel arabiera, bereziki, qaf kaf gisa ahoskatzeagatik eta amazigeraren mailegu ugariengatik nabarmentzen da, eta portuko zenbait hiritako dialektoek Al-Andaluseko errefuxiatuek ekarritako andalustar arabieraaren eragina erakusten dute.

Aljeriako arabiera magrebtar arabieraren dialektoen continuumaren zati da, pixkanaka-pixkanaka marokoar arabierarekin eta tunisiar arabierarekin nahastuz.

Fonologia

Aljeriar arabierak 27 kontsonante ditu:

/b/ /t/ /dʒ/ /ɡ/ /ħ/ /ʕ/ /d/ /p/ /r/ /z/ /s/ /ʃ/ /sˤ/ /dˤ/ /tˤ/ /ɣ/ /f/ /v/ /q/ /k/ /l/ /m/ /n/ /h/ /x/ /w/ /j/
b t j g ε d p r z s š γ f v q k l m n h x w y
ب ت ج ڨ ح ع د پ ر ش ص ض ط غ ف ڥ ق ك ل م ن خ و

/q/ hitzaren ahoskera aldatu egiten da, batzuetan [g], [k], [ʔ] (hamza) edo [ɢ] izanda.


Erreferentziak

  1. Wehr, Hans. (2011). A Dictionary of Modern Written Arabic. .
  2. Harrell, Richard S.. (1966). Dictionary of Moroccan Arabic. .
  3. (Ingelesez) Kees Versteegh, et al.. (2006). Encyclopedia of Arabic Language and Linguistics. BRILL.

Kanpo estekak

Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.