Aljeriako Independentzia Gerra

Aljeriako Independentziaren Gerra, sarritan besterik gabe Aljeriako Gerra deitua[9] (1954ko azaroaren 1a1962ko martxoaren 19a), Aljeria Frantziatik askatzeko egindako gerrilla kanpaina (maquisards) izan zen. Gutxi gorabehera 180.000 hil eta 230.000 zauritu eragin zituen Afrikako iparraldeko herrialde hartan.

Aljeriako gerra
frantsesez: Guerre d'Algérie
arabieraz: ثورة التحرير الجزائرية
amazigeraz: Tagrawla Tadzayrit
Data1954ko azaroaren 1a - 1962ko irailaren 9a
EmaitzaFLNren garaipen politikoa
Militarki ez FLNren aldekoa[1],[2],[3],[4]
Lurralde-aldaketakAljeria
Frantzia
Gudulariak
Drapeau d'Algérie FLN
Drapeau d'Algérie MNA
Drapeau du Parti communiste algérien PCA (1954-1956)
Sobietar Batasuna (laguntza logistikoa, diplomatikoa eta armak)
Frantzia
MPC (1961-1962)
Harkas (1952-62)
OTAN (laguntza logistikoa, diplomatikoa eta armak)
FAF (1960-1961)
Logo OAS OAS (1961-1962)
Buruzagiak
Krim Belkacem
Mostefa Ben Boulaïd
Ferhat Abbas
Mohamed Khider
Larbi Ben M'Hidi
Hocine Aït Ahmed
Rabah Bitat
Mohamed Boudiaf
Lakhdar Bentobal
Saïd Mohammedi
Pierre Mendès France
Guy Mollet
René Coty
Jacques Massu
Maurice Challe
Charles de Gaulle
Jacques Dauer
Saïd Boualam
Pierre Lagaillarde
Raoul Salan
Edmond Jouhaud
Antoine Argoud
Jean-Jacques Susini
Roger Degueldre
Jacques Soustelle
Georges Bidault
Jean-Marie Bastien-Thiry
Indarra
30.000 (1954)
100.000 (1958)
200.000 (1960)
150.000 (1962)
470 000 soldadu (1956-1962 bitarte gehienez)[5]
1 500 000 soldadu mobilizatu guztira[6]
+ 90 000 harkis
3.000 (OAS)
Galerak
141.000-152.863 FLNko hildako soldadu[7],[8] 25.600 soldadu. 100 (OAS)
Barrikaden astea 1960an.

Gerra honen garaian Charles de Gaulle frantziar presidentea zen eta haren herrialdea ahulduta zegoen Bigarren Mundu Gerra amaitu berria zegoelarik eta aurreko urtean Indotxina galdu ostean. Testuinguru horretan Front de Libération Nationale (FLN) talde eta Mouvement National Algérien (MNA) taldeek gerratea abiatu zuten militar eta landa-eremuko zibil (Pieds-Noirs) frantziarren aurka. Aipatzekoa da Philippeville (gaur Skikda) hirian 1955ean independentistek zibilen aurka egindako sarraskia. Hastapen horietan, tartean Albert Camus idazle eta filosofoa saiatu zen gerra gelditzen eta behintzat zibilak errespetarazten, alferrik.

1956an Aljerko gudua hasi zen, gerrate honetan mugarria izan zena eta urtebetez luzatu zena. 1957an, Frantziako armadak gogor zanpatu zituen, Aljer okupatu egin zuen eta Frantzian eztabaida handia sortu zen koloniari independentzia ematearen aldekoen eta kolonia mantentzearen aldekoen artean. Azken taldekoen buru Frantziako OAS erakunde terrorista zen. De Gaulle jenerala gobernutik kentzen ere saiatu ziren.

Geroago, De Gaullek 1958an aljeriarrak deitu zituen galdeketa baterako, eta herritar gehien-gehienek burujabetzaren alde eman zuen botoa. Honek ez zuen gatazka gelditu, eta beste alde batetik hainbat frantziar aterarazi zuen Aljeriatik, 1962rako herrialde osoko biztanleen %13a inguruan ihes egin zuelarik. Eviango Hitzarmenaren bidez, 1962an Aljeriak independentzia lortu zuen.

Hainbat borroka eta tortura kasuak pairatu ondoren, azkenean gerratea amaitu zen eta FLNren buruzagia zen Ahmed Ben Bella presidente izendatu zuten.

Aljeriako biztanleriaren integrazio zaila

Independentziaren gerraren hasieran, Frantziako Gobernuak ikerketa bat zuen egoerari buruz. Hona hemen Edgar Faurek atera zituen ondorioak:

« Aljeria funtsean nekazaria da, eta lurzoru elkorra eta klima latza du. Hori dela-eta, demografiaren hazkundeak hainbat ondorio ditu: azpienplegu kronikoa; landetatik jendea hirietako txabola-auzoetara joatea; eta etengabe hazten ari den norbanakoz eta sendiez osatutako masaren miseria eta etsipena. Proletariotza hazten eta egunetik egunera gehiago haserretzen ari da. Guk hezitako burgesia musulman txikia, berriz, irtenbide ekonomiko, eta batez ere administratibo eta politiko baten bila dabil, alferrik. Baina ez du aurkitzen. Administrazioan musulmanen proportzioa oso txikia da; erreforma guztiak (...) 1947ko Aljeriako estatutua ere, etengabe saboteatu dituzte. Beharrezkoa da kemena izatea, bai eta guk agindutako gehienak ez direla bete onartzea ere (...). Egoera horretatik, nahigabe bikoitza sortu da: masaren gizarte-ezinegona eta elitearen politika-ezinegona. Bi ezinegon horiek batera aparteko indar izugarria osatzen dute.  »

—"Jacques Soustelle", Edgar Faurek Frantziako Gobernuari egindako txostena, 1955eko ekainak 1.[10]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Martin Windrow, Mike Chappell. The Algerian War 1954–62. .
  2. (Ingelesez) Mark Kesselman, Joel Krieger, William Joseph. (2004). Introduction to Comparative Politics. .
  3. (Ingelesez) Alexander Cooley, Hendrik Spruyt..
  4. (Ingelesez) George Bernard Noble. (1970). Christian A. Herter: The American Secretaries of State and Their Diplomacy. .
  5. Martin Windrow, The Algerian War 1954–62. 17. or.
  6. (Frantsesez) Victor, Jacques de Saint. (2012-03-19). «Algérie : une guerre d'appelés» Le Figaro ISSN 0182-5852. (Noiz kontsultatua: 2017-12-31).
  7. (Frantsesez) 6. orrialdean "Aljeriako gerra beteranoen ministerioak 152.863 FLNren soldadu hil zirela adierazten du"
  8. (Frantsesez) "Gudari ohien ministerioaren arabera,152.863 izan ziren Fronte Nazionalaren (FLN) aldetik hildakoak. 576. or.
  9. Garai hartan Frantziak erabili zuen termino ofiziala «Aljeriako gertakariak» izan zen, nahiz eta «Aljeriako gerra » aski erabilia izan kalean. «Aljeriako gerra » adierazpena Frantzian ofizialki 1999ko urriaren 18aan onartu zen: (Frantsesez) «Loi relative à la substitution, à l'expression "aux opérations effectuées en Afrique du Nord", de l'expression "à la guerre d'Algérie ou aux combats en Tunisie et au Maroc» Guerre d'Algérie et combats en Tunisie et au Maroc 1999.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.