Aljeriako Herriaren Alderdia

Aljeriako Herriaren Alderdia (frantsesez: Parti du peuple algérien edo PPA) edo 1937ko martxoaren 11n sortu zen[1], Frantziak Etoile nord-africaine (ENA) edo Ipar-Afrikako Izarra debekatu ondoren. PPAk, Aljeriako herriaren askatasuna aldarrikatu zuen 1938an.

Aljeriako Herriaren Alderdia
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaAljeria
Historia
Sorrera1937
Ordezkatzen duÉtoile Nord-Africaine (en) Itzuli

Frantziak alderdiko lau buruzagi atxilotu zituen 1937ko urriaren 27an, “frantsesen kontrako jarduera” egiteagatik, desegindako alderdi bat berriz sortzeagatik eta Frantziaren burujabetzari kalte egiteagatik[2]. Azaroaren 2an hasi zen haien aurkako epaiketa. Auzi hartaz baliatu ziren alderdiaren aldarrikapenak gogorarazteko, hala nola Aljeriaren askatasuna eta independentzia.

Frantziak errepresio gehiagorekin erantzun zuen. 1938ko martxoan 10 buruzagi atxilotu zituzten[3], 1939ko irailean alderdia debekatu zuten, Hitlerren Alemaniaren lagun izatea leporatuta[4], eta urriaren 4an beste 28 arduradun atxilotu zituzten.

Alderdiak klandestinitatean jarraitu zuen bere ekinbidea, eta errepresioak are gogorrago jo zuen. 1945eko maiatzaren lehenean 20.000 lagunek manifestazioa egin zuten Aljerren[5]. Ondoren, Setif-eko sarraskia gertatu zen.

1946an Messali Hadj alderdiko liderra askatu zuten.

Erreferentziak

  1. Simon, Jacques, 1933-. (2005). Le PPA : le Parti du peuple algérien, 1937-1947. L'Harmattan ISBN 2-7475-8528-X. PMC 61178394. (Noiz kontsultatua: 2020-01-24).
  2. «Arrestation de quatre dirigeants du Parti du peuple algérien» L'Humanité 1938/2/28 (Noiz kontsultatua: 2020/1/24).
  3. «L'Echo d'Alger : journal républicain du matin» L'Echo d'Alger : journal républicain du matin 1938/3/12 (Noiz kontsultatua: 2020/1/24).
  4. Mostefai, Chawki. (2015/5/8). «Les préparatifs du 8 mai 45» Le quotidien d'Algérie (Noiz kontsultatua: 2020/1/24).
  5. Mostefai, Chawki. Afin que nul n'oubli l'histoire de l'Algérie. (Noiz kontsultatua: 2020/1/24).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.