Alizia Borboi Parmakoa
Alizia Borboi Parmakoa edo Alizia Borboi Parma eta Habsburgo Lorenakoa (Viena, Austria; 1917ko irailaren 13a - †Madril, Espainia; 2017ko martxoaren 28a)[1] Borboi leinuko partaide bat zen. Roberto I.a Parmako dukearen hiloba zenez jaiotzatik Parmako printzesa titulua zuen, eta Alfontso Borboi eta Borboi Espainiako infantearekin ezkontzean bera ere grazia eskubidez infantan bilakatu zen. Era berean 1960tik aurrera baita ustezko Bi Sizilietako printzesa, Calabriako dukesa, Casertako kondesa eta Bi Sizilietako Errege-leinuko buruaren ezkontidea. Eta azkenik, 1994tik aurrera Nafarroako Erresumaren erreginahia.
Alizia Borboi Parmakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Princess Alicia Maria Teresa Francesca Luisa Pia Anna Valeria of Bourbon-Parma |
Jaiotza | Viena, 1917ko azaroaren 13a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2017ko martxoaren 28a (99 urte) |
Hobiratze lekua | Prinz Bourbon-Parma Gruftkapelle (en) |
Familia | |
Aita | Elias Borboi-Parmakoa |
Ama | Austriako Maria Ana artxidukesa |
Ezkontidea(k) | Alfontso Borboi eta Borboikoa, Espainiako infantea (1936ko apirilaren 16a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Borboi Parma etxea Espainiako Borboi etxea House of Bourbon-Two Sicilies (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txakur-hazlea eta horse breeder (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Familia
Alizia Vienan jaio zen eta Alizia Maria Teresa Francesca Luisa Pia Anna Valeria izen osoarekin bataiatua izan zen. Bere gurasoak Elías Borboi Parmakoa (1880-1959) eta Austriako Maria Ana artxidukesa (1882-1940) izan ziren. Aitaren aldetik, Roberto I.a Parmako dukearen eta Fernando II.a Bi Sizilietako erregearen bederatzigarren seme-alaba izandakoaren Maria Pia Borboi Bi Sizilietako printzesaren iloba zen. Amaren aldetik Austriako Friedrich artxiduke eta Tescheneko dukearen, eta Croÿko Elisabet printzesaren iloba zen. Bere ama Austriako Maria Ana artxidukesa, Maria Kristina Austriakoa Espainiako Alfontso XII erregea izandakoaren emaztearen iloba zen.
2016ko ekainaren 7an historian izandako Borboi-leinuko partaiderik adintsuena izatera iritsi zen.
Alizia printzesa Elias Borboi Parmakoaren seme-alabetatik ezkondutako eta ondorengoak izan zituen bakarra izan zen.
Nahiz eta publikoki legokion koroa ez aldarrikatu, nafar legitimista batzuentzat erresuma horretako zilegizko erregina zen 1994.eko otsailak 20 geroztik Nafarroako errege-erreginen oinordetzarako ohiko legeen arabera.[2]
Ondorengotza
1916ko apirilaren 16an Vienan ezkondu zen Alfontso Borboi eta Borboikoarekin (1960an Bi Sizilietako Erresumaren erregenahiaren aldarrikapenekin batera Alfontsok bere lehenengo "Borboi" abizena bere kabuz aldatu zuen "Borboi Bi Sizilietakoa" berea eginez). Bikoteak hiru seme-alaba izan zituen:
- Teresa Borboi Bi Sizilietakoa, Salernoko dukesa eta Nafarroako infanta (1937), Iñigo Moreno Arteagarekin ezkondu zen (1961ean), eta zazpi seme-alaba izan dituzte.
- Karlos Borboi Bi Sizilietakoa (1938 – †2015), Nafarroako printzea, Espainiako infantea eta Calabriako dukea, Ana Orleansekoarekin ezkondu zen (1965an), eta bost seme-alaba izan zituzten.
- Kristina Borboi Bi Sizilietakoa (1966)
- Maria Paloma Borboi Bi Sizilietakoa (1967)
- Pello II.a Borboi Bi Sizilietakoa (1968), Nafarroako erregenahia eta Calabriako dukea, Sofia Landaluze Melgarejorekin ezkondu zen (2001ean), eta zazpi seme-alaba izan dituzte, besteak beste;
- Jaime Borboi Bi Sizilietakoa, Nafarroako printze erregegaia eta Notoko dukea (1993)
- Ines Borboi Bi Sizilietakoa (1971)
- Viktoria Borboi Bi Sizilietakoa (1976)
- Ines Borboi Bi Sizilietakoa, Sirakusako dukesa eta Nafarroako infanta (1940), Luis Morales Aguadorekin ezkondu zen 1965an eta 1978an dibortziatu ziren. Bost seme-alaba izan zituzten.
Tituluak eta tratamenduak
- Parman:
- 1917-2017: Berorren Erret Gorentasuna Alizia Borboi Parmakoa, Parmako printzesa.
- Espainian:
- 1936-2017: Berorren Erret Gorentasuna Alizia Borboi Parmakoa, Espainiako infanta.
- Baxenabarran (lehian)[3]:
- 1939-1983: Berorren Erret Gorentasuna Alizia Borboi Parmakoa, Nafarroako infanta.
- 1983-1994: Berorren Erret Gorentasuna Alizia Borboi Parmakoa, Nafarroako printzesa.
- 1994-2017: Berorren Maiestate Alizia Erregina, Nafarroako Erregina.
- Napolin eta Sizilian (lehian)[4]:
- 1960-1964: Berorren Erret Gorentasuna Alizia Borboi Parmakoa, Bi Sizilietako printzesa, Calabriako dukesa eta Casertako kondesa.
- 1964-2017: Berorren Erret Gorentasuna Alizia Borboi Parmakoa, Bi Sizilietako printzesa, Calabriako dukesa alarguna eta Casertako kondesa alarguna.
Erreferentziak
- Alizia Borboi Parmakoaren eskela
- (Gaztelaniaz) «Dossier con las normas de sucesión del Reino de Navarra y árbol genealógico comentado con motivo del 98º aniversario del nacimiento de la reina titular», Nafarroako Errege Etxearen Seneskalia, 2015-11-13.
- Nafarroako egungo erregenahiak
- (Frantsesez) Ordre de succession au trône des Deux-Siciles
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alizia Borboi Parmakoa |
- (Gaztelaniaz) Alizia I.a erreginahiaren biografia Nafarroako Errege Etxearen Seneskaliaren webgunean