Alizarina
Alizarina[1] edo 1,2-dihidroxiantrakinona C
14H
8O
4 formula duen konposatu organikoa da. Tindagai ezaguna, jatorriz otxar basati izeneko landareen sustraietatik lortzen dute.
Alizarina | |
---|---|
Formula kimikoa | C14H8O4 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | oxigeno eta karbono |
Mota | biogenic anthraquinones (en) |
Ezaugarriak | |
Fusio-puntua | 289 °C 288 °C |
Irakite-puntua | 430 °C |
Masa molekularra | 240,042 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | RGCKGOZRHPZPFP-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 72-48-0 |
ChemSpider | 6056 |
PubChem | 6293 |
Reaxys | 1914037 |
Gmelin | 16866 |
ChEBI | 34541 |
ChEMBL | CHEMBL55814 |
ZVG | 100449 |
EC zenbakia | 200-782-5 |
ECHA | 100.000.711 |
CosIng | 32780 |
KNApSAcK | C00002785 |
UNII | 60MEW57T9G |
KEGG | C01474 |
Alizarina Parlamentuko armada ingelesaren "modelo berria"n uniformerako tindaketa gorri gisa erabili zuten. Kolore gorri hau bereizgarri bihurtu zen eta hainbat mendetan erabiltzen jarraitu zuten, beraz, soldadu ingeles eta britainiarrei "Kasaka gorri" (ingelesez: redcoat) ezizena ematen zitzaien. 1869an, modu sintetikoan lortu zuten lehen pigmentu naturala bihurtu zen.[2]
Alizarina pintoreek rose madder edo alizarina karmina izenez ezagutzen dituzten pigmentuak fabrikatzeko osagai nagusia da. Hitza al-usara arabierazko hitzetik dator, euskaraz "zuku" esan nahi duena.[3]
"Rubia" generoko zenbait espezien- tindu-otxar (rubia tinctorum) edota rubia cordifolia- sustraietan ere agertzen da.[4]
Biosintesia
Bere biosintesia 1,4-dihidronaftoatoaren ibilbidearekin lotuta dago, K bitaminaren biosintesiarekin batera.[5]
Erreferentziak
- Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
- Hans-Samuel Bien, Josef Stawitz, Klaus Wunderlich. (2005). Anthraquinone Dyes and Intermediates. in: Ullmann’s Encyclopedia of Industrial Chemistry. Weinheim: Wiley-VCH, 355 or. doi: ..
- (Ingelesez) «Alizarin» Dictionary.com Unabridged (v 1.1) (Random House, Inc.).
- Padma S. Vankar, Rakhi Shanker, Debajit Mahanta and S.C. Tiwari. (2008). «Ecofriendly sonicator dyeing of cotton with Rubia cordifolia Linn. using biomordant» Dyes and Pigments 76 (1): 207-212. doi: ..
- Dewick, P.M.. (2009). Medicinal Natural Products. A biosynthetic approach. John Wiley and Sons ISBN 978-0-470-74168-9..