Aliya Mustafina
Aliya Farkhatovna Mustafina, errusieraz Алия Фархатовна Мустафина,[1] (Jegorievsk, Errusia, 1994ko irailaren 30a) errusiar gimnasta artistikoa da.
Aliya Mustafina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jegorievsk, 1994ko irailaren 30a (29 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Familia | |
Aita | Farhat Mustafin |
Ezkontidea(k) | Alexey Zaytsev (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Russian State University of Physical Education, Sport, Youth and Tourism (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Pisua | 48 kilogramo |
Altuera | 162 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Olinpiar Jokoetan zazpi domina eskuratu ditu, eta barra asimetrikoetan txapeldun olinpikoa izan zen 2012ko eta 2016ko Jokoetan.
Ibilbidea
Moskuko oblastean jaio zen 1994an. Aitak brontze olinpikoa eskuratu zuen 1976ko Olinpiar Jokoetako borroka greko-erromatarrean, ama aldiz fisika irakaslea du[2].
13 urte zituela hartu zuen parte aurrenekoz nazioarteko lehiaketa batean, Montrealen, eta orotarako sailkapenean bigarren egin zuen[3]. Urte berean ere bigarrena izan zen Kieven eta Yokohaman jokaturiko probetan. 2010ean Munduko txapelketak jokatu zituen Rotterdamen eta urrezko bi domina eta zilarrezko hiru eskuratu zituen.
2012an Londresko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen barra asimetrikotan[4] eta beste hiru domina ere lortu zituen; zilarrezkoa taldekako sailkapenean eta brontzezko bi orotako sailkapenean eta zoruko ariketan.
2016an Rioko Olinpiar Jokoetan berriz izan zen txapelduna barra asimetrikotan[5], urte hartan gimnasia artistikoan estatubatuarrek izan zuten nagusitasun handia hautsiz, eta beste bi domina ere eskuratu zituen, zilarrezkoa taldekakoan eta brontzezkoa orotariko sailkapenean.
Rioko Jokoen ondoren atsedenadia hartu zuen alaba izan baitzuen[6]. Hurrengo urteetan lehiara itzuli bazen ere ez zuen berriz maila bera erakutsi eta 2021ean kirol ibilbideari amaiera eman zion[7]. Urte berean Errusiako gazte mailako selekzioko entrenatzaile kargua hartu zuen[8].
Bizitza pertsonala
2015ean Alexey Zaitsev bobsleigh lasterkariarekin harremana hasi zuen eta 2016an ezkondu ziren. 2016ko azaroaren 3an ezkondu ziren Krasnodarren[3] eta 2017ko ekainaren 9an Alisa izeneko alaba izan zuten[3]. 2018ko apirilean dibortziatu egin ziren[9].
Palmaresa
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres ( Erresuma Batua) | Barra asimetrikoak | |
2012 | Londres ( Erresuma Batua) | Taldekakoa | |
2012 | Londres ( Erresuma Batua) | Orotarikoa | |
2012 | Londres ( Erresuma Batua) | Zoruko ariketa | |
2016 | Rio de Janeiro ( Brasil) | Barra asimetrikoak | |
2016 | Rio de Janeiro ( Brasil) | Taldekakoa | |
2016 | Rio de Janeiro ( Brasil) | Orotarikoa | |
Munduko Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2010 | Rotterdam ( Herbehereak) | Taldekakoa | |
2010 | Rotterdam ( Herbehereak) | Orotarikoa | |
2010 | Rotterdam ( Herbehereak) | Zaldi-jauzia | |
2010 | Rotterdam ( Herbehereak) | Barra asimetrikoak | |
2010 | Rotterdam ( Herbehereak) | Zoruko ariketa | |
2013 | Anberes ( Belgika) | Oreka-barra | |
2013 | Anberes ( Belgika) | Orotarikoa | |
2013 | Anberes ( Belgika) | Barra asimetrikoak | |
2014 | Nanning ( Txina) | Taldekakoa | |
2014 | Nanning ( Txina) | Oreka-barra | |
2014 | Nanning ( Txina) | Zoruko ariketa | |
2018 | Doha ( Qatar) | Taldekakoa | |
Europako Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2010 | Birmingham ( Erresuma Batua) | Taldekakoa | |
2010 | Birmingham ( Erresuma Batua) | Barra asimetrikoak | |
2010 | Birmingham ( Erresuma Batua) | Oreka-barra | |
2012 | Brusela ( Belgika) | Taldekakoa | |
2013 | Mosku ( Errusia) | Orotarikoa | |
2013 | Mosku ( Errusia) | Barra asimetrikoak | |
2014 | Sofia ( Bulgaria) | Barra asimetrikoak | |
2014 | Sofia ( Bulgaria) | Taldekakoa | |
2014 | Sofia ( Bulgaria) | Oreka-barra | |
2016 | Berna ( Suitza) | Taldekakoa | |
2016 | Berna ( Suitza) | Oreka-barra | |
2016 | Berna ( Suitza) | Barra asimetrikoak | |
Europako Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2015 | Baku ( Azerbaijan) | Taldekakoa | |
2015 | Baku ( Azerbaijan) | Orotarikoa | |
2015 | Baku ( Azerbaijan) | Barra asimetrikoak | |
2015 | Baku ( Azerbaijan) | Zoruko ariketa |
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- «Вести.Ru: Олимпиада. Золотые брусья Алии Мустафиной» web.archive.org 2013-10-21 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- (Ingelesez) «The Leading Source of Gymnastics News» International Gymnast Magazine Online (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- Aliya Mustafina (RUS) Wins Uneven Bars Gold - London 2012 Olympics. (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- (Ingelesez) «Aliya Mustafina Wins Uneven Bars Gold In Rio, Madison Kocian Wins Silver» Romper (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- (Ingelesez) LiubovB. (2017-08-30). «Aliya Mustafina will return to training this week» Gymnovosti (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- (Errusieraz) «Алию Мустафину официально проводили из гимнасток отвечать за молодежную сборную» www.mk.ru (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- (Ingelesez) LiubovB. (2021-02-08). «Mustafina appointed acting head coach of the junior national team» Gymnovosti (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
- (Errusieraz) «Гимнастка Мустафина развелась с бобслеистом Зайцевым» МИР 24 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).