Aliste
Aliste (astur-leoneraz Aliste) Zamorako probintziaren iparraldean dagoen eskualdea da. 193.883 hektareako azalera dauka eta 11.000 biztanle inguru zituen 2008an.
Aliste | |
---|---|
Espainia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Zamorako probintzia |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°47′N 6°18′W |
Azalera | 1.182,79 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 7.049 |
Dentsitatea | 5,96 bizt/km² |
Alcañices herriburua eta udalerririk populatuena da.
Geografia
Kokapen geografikoari dagokionez, mendebaldean eta hegoaldean Bragançako barrutia (Portugal), hegoaldean Sayago, hego-ekialdean Tierra del Pan, ekialdean Tierra de Alba, ipar-ekialdean Tierra de Tábara eta iparraldean La Carballeda eskualde mugakide ditu.
Aliste ibaiak eta Culebrako mendilerroak eskualdea zeharkatzen dute, eta bertan Penintsulako otso iberikoaren talderik handienetarikoak bizi dira.
Udalerriak
Udalerria | Azalera | Biztanleak (2008) | Herriak |
---|---|---|---|
Alcañices | 54,76 | 1.063 | Alcorcillo, Santa Ana eta Vivinera Cernadilla. |
Figueruela de Arriba | 153,17 | 442 | Figueruela de Abajo, Gallegos del Campo, Moldones, Riomanzanas, Villarino de Manzanas eta Flechas Espadañedo. |
Fonfría | 132,37 | 993 | Arcillera, Bermillo de Alba, Brandilanes, Castro de Alcañices, Ceadea, Fornillos, Moveros eta Salto de Castro. |
Gallegos del Río | 78 | 693 | Domez, Flores, Lober, Puercas, Tolilla eta Valer. |
Mahíde | 108,87 | 435 | Las Torres de Aliste, Pobladura de Aliste, Boya eta San Pedro de las Herrerías. |
Pino del Oro | 29,57 | 198 | |
Rabanales | 80,29 | 684 | Fradellos, Grisuela, Matellanes, Mellanes eta Ufones. |
Rábano de Aliste | 55,95 | 429 | San Mamed, Sejas de Aliste eta Tola. |
Riofrío de Aliste | 111,37 | 936 | Abejera, Cabañas de Aliste eta Sarracín de Aliste. |
Samir de los Caños | 36,54 | 208 | |
San Vicente de la Cabeza | 153,50 | 498 | Bercianos de Aliste, Campogrande de Aliste eta Palazuelo de las Cuevas. |
San Vitero | 64,05 | 669 | El Poyo, San Cristóbal de Aliste, San Juan del Rebollar eta Villarino de Cebal. |
Trabazos | 93,45 | 1.027 | Latedo, Nuez, San Martín del Pedroso eta Villarino Tras la Sierra. |
Videmala | 25,82 | 172 | Villanueva de los Corchos. |
Villalcampo | 64,95 | 566 | Carbajosa. |
Viñas de Aliste | 40,13 | 236 | Ribas, San Blas eta Vega de Nuez. |
Kultura
Hizkera
"Alistano" izenekoa bertako hizkera tradizionala izan da, leonesaren aldaera dena*.
Alistanoz egindako elkarrizketaren adibidea:
|
Euskararako itzulpena:
|
(*"El habla de Tierra de Aliste", José María Baz. Madril: CSIC, 1967).
Folklorea
Bercianos de Alisten (San Vicente de la Cabeza) orain dela bost mendetik Aste Santua ospatzeko daukaten modu bereziak oihartzuna eduki du eskualde eta probintziatik kanpo. Izan ere, azken urteotan turista eta bisitari ugari erakartzen ditu eta "eskualdeko interes turistiko"-tzat hartzeko eskatu izan dute.