Aliron
Aliron edo, gazteleraz, Alirón, Espainiako futbolean talde batek lehiaketa bat irabazten duela adierazteko esamoldea da, bereziki Athletic Club-en historiari lotua. Era berean, Bilboko futbol taldearen ereserki ez ofizialek 1950ean izan zuten lelo nagusia izan zen, nahiz eta Athleticek ez zuen ofizialki ereserkirik izan 1983a arte, eta orduan aukeratutako ereserkiak ez du alironik bere euskarazko hitzetan.
Jatorria
All iron meatzeetakoa
Alegia urbano hedatua da terminoak jatorria duela Bizkaiko meatzaritzan, bereziki hartan ingenieritza britainarrak izan zuen eraginean (eragin kultural bera lotu da futbolaren hasierarekin). Nonbait, 1870ko hamarkadaren inguruan, meatze batean burdinazko zain onak aurkitzean, all iron (ingelesez, dena burdina) esanez irteten ziren meatzariak[1].
Edorta Jimenezek zalantzan jartzen zuen bertsio hori. Alegia urbano "zitala" zela zioen, "...sinesten gaitza ez ezik horretan iradokitzen dena historiari barre egitea ere badelako. Zera meatzariak larrua zain artean ixten eta, hara!, «All iron!» aldarri egiten omen zuten, horra beste omen bat, ugazaba haien hitz bi haiek bere egiten. Gizajo halakoak! Esplotatzaileek olairon esan eta, esplotatuek aliron ulertu. Bada gero tartea."[2]
1913ko kupleak
All iron delakoaren istorioa hori hedatua egon arren, Athletic-en lehen ereserkiaren autoretza 20. mende hasierako Espainiako kuple konposizioekin dago lotua. 1913an, Madrilen, Marietina izeneko kupletistak modan jarri zuen kuple bat, zeinaren musikao Gaspar de Aquinok egin zuen, eta hitzak Álvaro Retanak[1]:
“En Madrid se ha puesto de moda, La canción del ¡Alirón!, Y no hay nadie en los Madriles, Que no sepa esta canción. Y las niñas ya no entregan, A un galán su corazón, Si no sabe enamorarlas, Entonando el ¡Alirón!, ¡Alirón, pon, pon, pon!”.
Alirón delakoa, kasu honetan, hego handiak dituen txori bat litzateke espainolezko jergan, mutil oilartsu bat esateko modu bat, beste era batean esanda.
Kuple hori Bilbon ere kantatu izan zuen denboraldi hartan Teresita Zazá kupletistak Salón Vizcaya delakoan zuen saioan. Kupletistak, publikoaren laguntzarekin, azken leloa aldatu zioten abestiari, honela utzita: "Alirón, alirón, el Athletic es campeón!”[3]. Formula honek izandako arrakasta ikusita, Aquino eta Retanak bertsioa eraldatu zuen, ereserki ez ofiziala izango zena sortuz, honelako hitzekin[1]:
En España entera triunfa
la canción del ¡Alirón!
y no hay chico deportista
que no sepa esta canción.
Y las niñas orgullosas
hoy le dan su corazón
a cualquiera de los once
del Athletic campeón.
¡Alirón! ¡Alirón!
el Athletic es campeón.
Hoy el fútbol en España
es la máxima afición
y la gente se emociona
con los ases del balón.
Y lo mismo en Indochina
que en Italia y el Japón
todos cantan las proezas
del Athletic campeón.
¡Alirón! ¡Alirón!
el Athletic es campeón.
1950eko Urrengoetxearen ereserkia
1950ean, Goyo Nadalen hitzekin, Timoteo Urrengoetxea konposagileak beste bertsio bat egin zuen, berriz ere alirón oihuarekin amaitzena zena[3].
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Alirón, ¿hierro inglés o estribillo de cuplé?» abc 2012-05-04 (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
- Jimenez, Edorta. «Olairon Lairon Aliron» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).
- (Gaztelaniaz) Vivanco, J.. (2013). «El himno del Athletic cumple tres décadas» Gara / Naiz (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
Kanpo estekak
- 1950eko Alirón ereserki ez ofiziala (Youtube).