Alina Zagitova
Alina Ilnazovna Zagitova[1] (errusieraz: Алина Ильназовна Загитова) edo Alina Ilnaz kyzy Zahitova (tatareraz: Алинә Илназ кызы Заһитова) (Izhevsk, Udmurtia, Errusia, 2002ko maiatzaren 18a) errusiar izotz gaineko patinatzaile artistikoa da. 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan bi domina irabazi zituen, urrezko banakakoan eta zilarrezkoa taldekakoan.[2] 2019an Munduko Izotz Gaineko Patinaje Artistiko Txapelketa irabazi zuen emakumezkoen bakarkako kategorian.[3]
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
- Etxeberria, Julen. (2018-02-27). «Urtu da lehia» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
- (Ingelesez) «Alina Zagitova Follows Olympic Gold With a World Championship» The New York Times 2019-03-22 (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.