Alil bromuro
Alil bromuroa edo 3-bromoprop-2-enoa haluro organikoa da sintesi organikoan konposatuetan alkilo taldeak txertatzeko baliaten dena.
Alil bromuro | |
---|---|
![]() | |
Formula kimikoa | C3H5Br |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono eta bromo |
Mota | konposatu kimiko |
Ezaugarriak | |
Momentu dipolarra | 1,9 D |
Fusio-puntua | −119 °C |
Irakite-puntua | 70,1 °C (101,325 kPa) |
Fusio-entalpia | 1,9 D |
Masa molekularra | 119,957462 Da |
Arriskuak | |
NFPA 704 | ![]() 3
3
1
|
Identifikatzaileak | |
InChlKey | BHELZAPQIKSEDF-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 106-95-6 |
ChemSpider | 7553 |
PubChem | 7841 |
ChEMBL | CHEMBL1429506 |
RTECS zenbakia | UC7090000 |
ZVG | 510509 |
DSSTox zenbakia | UC7090000 |
EC zenbakia | 203-446-6 |
ECHA | 100.003.134 |
UNII | FXQ8X2F74Z |
Prestakuntza
Alil bromuro laborategian zein industrian sintetizatzen da alil alkohola hidrogeno bromuroarekin erreakzionaraziz. Lehen-lehenik alkoholaren hidroxilo taldea protonatu egiten da, ura eliminatuz alilo katioia eratzen da, bromuro ioiarekin erreakzionatzen duena produktua osatzeko. Alil bromuroa erreakzio-nahastetik erauzten da eta, segidan, destilatu egiten da purutzeko[1].
Beste aukera da alil haluroen arteko halogeno-trukea eragitea, adibidez, alil kloruroa azido bromhidrikoarekin tratatzean kobrea katalizatzailea izanik.
Ezaugarriak
Alil bromuroa likido kolorgea eta apur bat oliotsua da, garraztasun puntua duen usain gozoa duena. Hezetasuna dagonean hidrolizatu egiten da mantsoki hidrogeno bromuroa eta alil alkohola emanez.
Toxikotzat jotzen da eta oso sukoia.
Erabilera
Alil bromuroa sintesi organikoan usatzen da alil taldea alkohol eta amina taldeei lotzeko babesle moduan. Halaber, hainbat botiken sintesirako aitzindarietako bat da, hala nola, sekobarbitala, sodio nedokromiloa eta tiamilala.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Yoffe, David; Frim, Ron; Ukeles, Shmuel D.; Dagani, Michael J.; Barda, Henry J.; Benya, Theodore J.; Sanders, David C.. (2013). «Bromine Compounds» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (American Cancer Society): 1–31. doi: . ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).